Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kataluniarekiko usurbildarren babesa iruditan

By on 2017-10-04 in Jendartea, Politika

Kataluniako herriari begira gara egunotan. Testuingurua hain da ezohikoa, pentsa, 48 orduko tartean bost elkartasun mobilizazio egin direla Usurbilen. Lehenak, Gure Esku Dago Usurbilek deituta, urriaren 1eko erreferendum egunean. Gainerakoak atzo; greba eguna deitua zuten Katalunian. Eguerdian, lan uztea egin zuten hainbat lantegietan, baita udaletxean ere. Atarian elkarretaratu ziren hainbat udal ordezkari eta langile, herritarrekin batera.

AsCATasunera bilguneak bestalde, Euskal Herri osoan mobilizazioak deitu zituen arratsalderako, kazeroladak eta argi itzaltzeak gaueko 22:00etarako. Gure Esku Dago Usurbilek bat egin zuen deialdiokin. Mikel Laboa plazan elkarretaratze jendetsua egin zen arratsaldean. Eta gauean, kazerolada burrunbatsua. Ilunpean, Usurbilgo Udalak ere kazeroladarekin bat egin eta Kataluniari elkartasuna adierazteko 10 minutuz kaleko argiak itzali baitzituen. Irudiotan bildu dugu, Kataluniako herria jasaten ari den errepresioa salatu eta elkartasuna adierazteko atzo izan genuen mobilizazio eguna:

 


Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.