Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urria, 2017

Anna Ferrandiz Rabat: “Artisau bezala aitortua sentitzea oso pozgarria da”

By on 2017-10-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Anna Ferrandiz Rabat: “Artisau bezala aitortua sentitzea oso pozgarria da”

Aitzaga Elkarteak azaroaren 1erako (11:00etan hasita frontoian) antolatu duen 22. Artisautza Azokak 30 bat postu bilduko ditu. 30 artisau. Anna Ferrandiz Rabat katalanarena esaterako. Usurbilen bizi da duela bi urtetik. “Koalita polita” (koalitapolita.com) marka sortu du, eskuz sortzen dituen jantziak ezagutzera emateko. Lerrootan elkarrizketatu dugu. Ezin genion eutsi eta Kataluniaz ere galdetu diogu noski. Koalita […]

Jarraitu Irakurtzen »

30 bat artisau bilduko ditu, Aitzaga Elkarteak asteazkenerako antolaturiko azokak

By on 2017-10-31 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Aitzaga Elkarteak osatua du jada, asteazken honetarako, azaroaren 1erako antolatu duen 22. Artisautza Azokako postuen eskaintza. NOAUA!ri berri eman diotenez, ia 30 bat artisau bilduko ditu ate joka dugun edizio berriak. Ohi bezala, denetariko artisauak bilduko ditu hitzorduak. Tartean baita, produktu ezberdinak eskuz lantzen dituzten bi herritarren postuak ere. Etxekoen uzta ere beraz, ikusgai eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

GuraSOS, Gasteizko Legebiltzarreko ordezkari politikoekin bilduko da ostegunean

By on 2017-10-31 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari politikoekin Gasteizko Legebiltzarrean bilduko da ostegun honetan GuraSOS, sare sozialen bidez iragarri dutenez. Hitzordu horretan, “GuraSOS-ek prestatu duen txosten bat aurkeztuko du zeinean Eusko Jaularitzak zein Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoako erraustegiaren inguruko gatazkan duen ardura eta instituzio foralek konpetentzi autonomikoetan egindako inbasioa salatzen dituen eta era berean, konponbide bat proposatuko du”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Garraio zerbitzu publikoetako murrizketak hizpide, gaurko udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran

By on 2017-10-31 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Ia 2.000 alegazio aurkeztu dituzte usurbildarrek, Gipuzkoako Foru Aldundiak landua duen aurreproiektu batean iragarriak dituen garraio zerbitzu publikoetako murrizketen aurka. Alegaziook Usurbilgo Udalak bildu eta Diputazioari helarazi zizkioten urriaren 23an. Gai honi lotutako mozioa aurkeztuko du Usurbilgo EHBilduk, astearte honetarako, urriaren 31rako deitua dagoen udalbatzarraren osoko ohiko bilkuran. Garraio zerbitzuetan Aldundiak aplikatu asmo dituen murrizketen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal Herriko kayak-surf selekzioa, munduko txapeldun bosgarrenez

By on 2017-10-31 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Euskal Herriko kayak-surf selekzioa, munduko txapeldun bosgarrenez

Munduko txapelduna dugu Euskal Herriko selekzioa kayak-surfean. Ipar-Irlandan, Portrush hirian ospaturiko txapelketan taldeko lehian nagusitu da, bosgarrenez bere historian. Talde horretan parte hartu dute bi herritarrek; Xabi Olanok eta Irati Bordagarayk. Biek ere merezitako sari bana jaso dute. Xabi Olanok open HP (txalupa laburra) kategorian brontzezko domina eskuratu du eta Open IC (txalupa luzeak) kategorian […]

Jarraitu Irakurtzen »

Enrique Abril Errebote Txapelketako atzeraturiko finala, azaroaren lehenean

By on 2017-10-31 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Enrique Abril Errebote Txapelketako atzeraturiko finala, azaroaren lehenean

Urriaren 22an jokatzekoa zuten zubietarrek Enrique Abril Errebote Txapelketako finala Oiartzunen, Donibane Lohitzuneko Luzean taldekoen aurka. Euria tarteko ordea, bertan behera utzi behar izan zuten hitzordua. Finala asteazken honetara, azaroaren 1era atzeratu zuten. Goizeko 11:00etan Oiartzungo plazan jokatuko da, beti ere, euririk ez bada. Azken urteotan hirugarrenez heldu dira bi taldeok errebote txapelketako azken partida […]

Jarraitu Irakurtzen »

Floxbin eta Kezka taldeen kontzertuak gaur, Txokoaldeko Akerra Gaztetxean

By on 2017-10-31 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Kontzertu gaua astearte honetan, urriaren 31n Txokoaldeko Akerra Gaztetxean. Herriko bi taldeen musikaz gozatzeko aukera aparta gaueko 22:00etan hasita. Kezka eta Floxbin taldekoak izango ditugu Txokoalden. Gogoan izan, iaz “Ak!” diskoa aurkeztu zuela Floxbinek gune berean, Akerran. Hitzordu hari begira elkarrizketatu genituen NOAUA!n Iñaki Udabe eta Joxeba Agirresarobe Floxbin kideak: 15 urterekin hasi ziren entseatzen. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kulturaldirako sarrerak salgai, NOAUA! kideontzat merkeago

By on 2017-10-30 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Kulturaldirako sarrerak salgai, NOAUA! kideontzat merkeago

Abiatzear dugun NOAUA!ren Kulturaldiko hainbat ekitaldietarako sarrerak eskuratu beharko dira. Salgai dituzue jada Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. Bazkideok merkeago izango dituzue txartelok, NOAUA!n bertan erosten badituzue. Une ezin aproposagoa beraz, NOAUA! kide ez bazara, bazkidetza bideratzeko. NOAUA!ra etorri eta segituan tramitatuko dizuegu. Alejandro Tapia protagonista Izen propio mordoarekin dator ate joka […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.