Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa iraila, 2017

Usurbildarrak, Gure Esku Dagoren Bilboko milaka manifestariren artean

By on 2017-09-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Lehen datuen arabera, 31.000 bat lagunek bat egin dute larunbat arratsalde honetan Gure Esku Dago mugimenduak Bilbon deitu duen manifestazioarekin. Jendetza bildu du bigarrenez hamabost eguneko tartean, Kataluniako erreferendumari babesa adierazi dion hitzorduak. “Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna” aldarripean Bizkaiko hiriburuko kaleak zeharkatu dituzten milaka manifestariren artean ziren ondoko irudiko usurbildarrak ere. Bilborantz autobusez abiatu aurretik honako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantu Taldekoak Usurbilgo kaleak girotzen berriz, udako etenaldiaren ostean

By on 2017-09-30 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ohiko jardunera itzuli ziren hilabete hasieran Usurbilgo Kantu Taldekoak, entseguen hitzordu berriarekin. Larunbat honetan irten dira ordea kalera lehen aldiz, udako oporraldia amaitu ostean. Aurrerantzean, hilabetero azken larunbat iluntzeetan ikusi eta entzungo ditugu kalez kale. Euskal kantuen errepertoriario errepaso ederra ematen. Herria kantuz eta euskaraz girotzen. Ateak zabalik dituzte; abestera animatzen den oro, hartu dezala […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginaga osora hedatu dute jai giroa eta bizipoza oilasko biltzaileek

By on 2017-09-30 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Tradizio luzeko ohitura berritu dute gaurkoan Aginagako San Praixkuetan oilasko biltzaileek. Egunak argitu aurretik abiatu dira, festa giroa eta bizipoza, sakabanatuak dauden etxebizitza eta baserrietara hedatzera. Bi taldeetan banatuta, Aginagako landa eremu osoa zeharkatu dute, trikitilari eta panderojoleak bidelagun zituztela.  Eguerdi parterako itzuli dira Aginagara Kaxkora. 8 orduz mendialdena gora eta behera ibili arren, ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Falta direnak gogoan hartuta murgildu da Aginaga jaietan

By on 2017-09-29 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Festa giro betean da ofizialki Aginaga, urriaren 8ra arte, gaur arratsaldean jaurtitako txupinazoaren ostean. San Praixkuen hasiera ekitaldia omenaldi modukoan bihurtu dute. Oxkar Santamariak irakurri duen pregoian ondo gogorarazten zuen bezala, “urte gogorra izan da herriarentzat”. Denda mitikoena, Eiza ixtearekin batera, hainbat aginagar joan dira. Eta haiek guztiak gogoan hartuta hasi nahi izan dituzte aurtengo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kataluniaz eztabaida bizia, azken udal osoko bilkuran

By on 2017-09-29 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Kataluniaz eztabaida bizia, azken udal osoko bilkuran

Baiezko edo ezezkoen aldeko mezuek girotu behar lukete erreferendum baten atariko kanpaina. Ez da ohikoa edo ez luke izan behar, ezezkoaren aldekoak erreferenduma eragotzi nahian ikustea eta baiezkoaren aldekoek erreferendumaren zilegitasuna eta herritarren erabakitze eskubidea defendatu beharrean aurkitzea. Panorama hauxe dute ordea une honetan Katalunian. Urriaren 1eko erreferenduma ospatu aurreko asteetan, baiezko edo ezezkoaren alde […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bilboko manifestaziora joateko autobus zerbitzuko izen ematea azken txanpan

By on 2017-09-29 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Gure Esku Dago Usurbiletik ere bat egin dute, erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimenduak larunbaterako, irailak 30, Bilbon  deitu duen manifestazioarekin. “Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna” aldarripean, larunbat arratsaldeko 17:30etan Kasillatik abiatu, hiriburu erdiguneko kaleak zeharkatu eta udaletxe aurrean amaituko da mobilizazioa. Manifestaziora joateko autobus zerbitzua antolatu du Usurbilgo Gure Esku Dagok. Larunbat arratsaldeko 15:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegi paretik. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urriko udal kultur agenda, kalean

By on 2017-09-29 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Urriko udal kultur agenda, kalean

Hilabete aldaketa gain gainean dugu. Iraila agurtu eta urrian murgiltzearekin batera, datozkigun ekitaldien berri jasotzeko garaia da. Udako etenaldiaren ostean, urriko kultur agenda argitara eman berri du Usurbilgo Udalak. Aginagako jaiak, Nafartarren ekintza astea, hamargarren ediziora heldu den Buruntzaldeko Ibilbideen Eguna, Usurbil Herri Anitza jaialdia estreinakoz ordezkatuko duen Mundualdia, Tokikom Sariak…  Hitzordu mordoa dakartza sartzear […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zakilixutek 40 urte bete ditu

By on 2017-09-29 in Kultura with 0 iruzkin
Zakilixutek 40 urte bete ditu

    Gaur, San Miguel egunez, 40 urte beteko ditu Zakilixutek. Azalpen handirik behar ez duen pertsonaia. Euskal imaginario kolektiboan txoko propioa lortu duena. Antton Olariaga Zakilixut tira komikoari lotuta egongo da betiko. Baina  usurbildarraren ibilbidea askoz oparoagoa da. Ilustrazioak, diseinu lanak, posterrak… Asko dira egiten dituen lanak. Atzo bertan, Landareak lantzen (Argia) gida-liburua aurkeztu zuen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.