Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abuztua, 2017

Erraustegiaren aurka eta osasunaren alde, giza-katera lotzeko deia irailaren 10ean Kontxan

By on 2017-08-31 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Urte asko daramatzate Donostiako estropaden bigarren jardunaldi egunean, Kontxako hondartzan osatu ohi duten giza-kate luze baten bidez erraustegiaren aurka mobilizatzen. Urte asko aipatu moduan, baina aurtengoa ezberdina izango dela iragarri dute ekimen honen deitzaileek, ostegun goiz honetan egin duten agerraldian. “Aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere gure […]

Jarraitu Irakurtzen »

Alex Udabe eta Nagore Arruti, Kontxako Banderan lehian ikusiko ditugun usurbildarrak

By on 2017-08-31 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Alex Udabe eta Nagore Arruti, Kontxako Banderan lehian ikusiko ditugun usurbildarrak

Irailaren 3 eta 10ean jokatuko den Kontxako Banderarako parte hartzaile zerrenda osatua dago jada, gaur jokatu den sailkatze probaren ostean. Aurten ere lehiakideen artean Usurbilgo ordezkaritza ikusi ahalko dugu. Emakumezkoen txapelketan, Donostiarra ontzian Nagore Arruti. Gizonezkoen artean, bi ziren Kontxako Bandera etxeratzeko ahaleginean ikusi genitzakeen herritarrak; azkenean ordea, bietako bat sailkatu da datozen bi igandeotako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Orbeldi partaide duen “Dantza” filma, Donostiako Zinemaldian erakutsiko dute

By on 2017-08-31 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Irailaren 22tik 30era ospatuko den Donostiako 65. Zinemaldiak dakartzan berrikuntzen artean, oraingoan “Glocal in Progress” izeneko ekimen berri bat antolatu dute estreinakoaz, irailaren 25etik 27ra. Tarte honetan, oraindik amaitzeke, postprodukzio-fasean dauden hiru film erakutsiko zaizkie, zinema industria munduan murgilduak dauden, besteak beste, ekoizle, banatzaile, salmenta-agente, programatzaile eta abarri, proiektuok amaitu eta nazioartean banatzen lagundu dezaten. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mundualdirako kartel diseinu lehiaketa martxan

By on 2017-08-31 in Aisia, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Azken urteotan, jatorri ezberdinetako herritarren elkargune bilakatu den Usurbil Herri Anitza festak izenburu berria izango du aurrerantzean: Mundualdia jaialdia. Data finkatua du Udalak; urriaren 22an ospatuko da. Jaialdia iragartzeko kartela prestatu dute nahi dute. Horretarako, diseinu lehiaketa deitu dute. Ekitaldiko kartela egiteko diseinu lehiaketa antolatu dute. Adi, aurkezteko epea irailaren 22a baino lehen amaituko baita. Hauek […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irekitzear, Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epea

By on 2017-08-31 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Irekitzear, Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epea

2017-18 ikasturterako matrikulazio epea zabaltzear dute Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun egitasmoa, autoikaskuntza… Alfabetatu eta euskalduntzeko eskaintza zabala dugu beraz eskura aurten ere. Izen emateko epea irailan sartzearekin batera irekiko dute. Ordutegi honetan bideratu ahalko da matrikulazioa: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago: Nagusia, 43 607 609 379 usurbil@aek.eus […]

Jarraitu Irakurtzen »

10. Baxurde Krossa iragartzen duen kartela prest

By on 2017-08-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Bi lagun lasterka hamargarrenez, hala irudikatzen du Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak irailaren 17rako antolatu duen Baxurde Krossaren edizio borobilerako diseinatu duten kartelak. Kirol proba herrikoiaren hitzordua finkatua dute jada; irailaren 17an ospatuko da, igande goizez, 10:30ean abiatuko den lasterketarako bi ibilbide izango dira aukeran: 10,75 kilometrokoa bat, 5,2koa bestea. Lasterketarako aurrez eman ahalko da […]

Jarraitu Irakurtzen »

Baba Txiki Beltzaren kofradia gaur bilduko da, Masusta Kofradia irailaren 8an

By on 2017-08-31 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Baba Txiki Beltzaren kofradia gaur bilduko da, Masusta Kofradia irailaren 8an

Usurbilen baditugu jada bide luzea jorratu eta bi elikagaiei gorazarre egiten dieten kofradia bana; bat Baba Txiki Beltzarena, bestea Masusta Kofradia. Bi kofradiok asteotan dira biltzekoak; Baba Txiki Beltza Kofradiak ostegun honetarako jarria du hitzordua Saizar Sagardotegian. Masusta Kofradia berriz irailaren 8an bilduko da Artzabalen. Ekitaldi irekiak dira, animatzen dena bertara daiteke, baina aurrez eman […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrak Kontxako Banderarako sailkatzeko lehian gaur

By on 2017-08-31 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbildarrak Kontxako Banderarako sailkatzeko lehian gaur

Ondoko irudia, ostegun goiz honetan Donostian ateratakoa duzue. Azken orduetako ekaitzen ostean, badirudi argitzera joko duela arratsalde partean. Irudi gris hau nabarmen aldatuko da beraz hurrengo orduetan, baina ez bakarrik eguraldi kontuengatik. Ostegun arratsalde honetan jokatuko baita, Kontxako Banderarako sailkapen proba. 17:30etan hasita emakumezkoena. 13 talde lehiatuko dira, zazpi bakarrik sailkatuko dira datozen bi igandeotan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.