Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Udako Kalera Martxa, Usurbildik igaro da

By on 2017-07-26 in Jendartea, Politika

Jendetza batu zuen atzo, Udako Kalera Martxari Usurbilen egin zitzaion harrerak, ondoko irudian ikus dezakezuen moduan.

Ezker Abertzaleko Kalera Kalera dinamikaren baitan, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Martxa egiten ari dira egunotan, bi helbururekin. “Batetik, gatazkak sortutako euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea (bide batez sinbolikoki, preso, iheslari eta deportatu guztiak udako jaietan murgiltzea); eta bestetik, jai-giroaz gozatzea”.

Uztailaren 20an Gernikan abiatu ostean, uztailaren 27an amaituko da martxa Lakuntzan. Tarte horretan, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat errepide eta herri zeharkatzen ari dira. Usurbildik ere igaro da astearte honetan, Getaria Hernanirekin lotu duen 13 kilometroko etaparen baitan.

Amaiera, Hatortxu Rock jaialdiaren abiapuntua
Aipatu moduan, uztailaren 20an Gernikatik abiatu eta hilaren 27an Lakuntzan amaituko da Kalera Martxa, harrera ekitaldi batekin. Lakuntzan bertan, lau egunez hilaren 30era arte dispertsioaren aurka eta errepresaliatu politikoen eskubideen alde egingo den Hatortxu Rock elkartasun jaialdiko abiapuntua ere izango da martxa honen amaiera. Edizio berezia izango da, hogeigarrena, inoizko jaialdi handiena, 85 talderen parte hartzearekin.

Informazio gehiago:
kalerakalera.eus
hatortxurock.eus

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.