Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Haimar Zubeldia animatzeko deia, larunbateko bere azken Donostiako Klasikan

By on 2017-07-26 in Jendartea, Kirola

Dakizuenez Haimar Zubeldia erretiratzera doa. Aurretik ordea, amaitu berri duen Frantziako Tourraren ostean, larunbat honetan bertan, uztailaren 29an ospatuko den Donostiako Klasikan agurtuko du bere 20 urteko profesional mailako ibilbide oparoa. Etxean beraz, Klasika Zubeldiaren sorterritik, Usurbildik ere igaroko baita. Hitzordu garrantzitsu honetan, usurbildarra animatu eta babesteko deia egin dute.

Horretarako aukera bat baino gehiago izango da. Lasterketari Haimarrek berak emango dio hasiera, 1 zenbakidun dortsala jantzita eramango du. Aipatu moduan Klasika Usurbildik ere igaroko da. Merezitako agurra ere jasoko du proba amaieran

Adi usurbildarra babesteko egin diren deialdiei:

Uztailak 29, larunbata:

11:15 Lasterketaren hasiera Donostiako Bulebarrean. Zinta mozketa Haimar Zubeldiaren eskutik. 

11:45 Donostiako Klasika Usurbildik igaroko da. Atxegalde parean Haimar animatzeko deia egin dute.

16:00 Kamiseta edo alkondara gorriak jantzita proba amaierara, Donostiako Bulebarrera gerturatzeko deia, Haimar azken metroetan animatu eta gero merezitako agurra ematera. Kolore gorriko Peña Zubeldiaren kamisetak Errazkin txirrinda dendan eskura ditzakezue aurrez. Saltoki berean lortu ditzakezue baita, “Eskerrik asko Haimar” dioten banderolak.

Donostiako Klasikaren ibilbidea (231 km guztira):

27,3. km: Meaga (3. mailakoa)

60,5. km: Iturburu (2. mailakoa)

82,2. km: Alkiza (3. mailakoa)

137,3. km: Jaizkibel (1. mailakoa)

149,3. km: Irun (tarteko esprinta)

160,1. km: Arkale (2. mailakoa)

163. km: Oiartzun (tarteko esprinta)

177,5. km: Jaizkibel (1. mailakoa)

189,4. km: Oiartzun (tarteko esprinta)

215. km: Boulevard (helmugatik lehen pasoa)

223,9. km: Murgil (2. mailakoa)

231. km: Boulevard (helmuga)

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.