Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Zubietako energia plana, bigarren fasea garatzeko bidean

By on 2017-07-17 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea

Energia plan propioa garatzen dabiltza Zubietan urte hasieratik. Etorkizunean Zubietak energia berriztagarriak sortzeko dituen aukerak aztertzen dabiltza. Zubietarren energia kontsumoa eta beharrak asetzeko zer baliabide beharko lituzketen behatu nahi dute. Azterketa horren lehen fasean diagnosia landu dute, bizilagun eta jarduera ekonomiko gehien biltzen dituen Zubietako Kaxkoan. Guztira 112 etxebizitza daude eremu honetan eta 8 jarduera. Hauei noski, Donostia zein Usurbilgo Udalek eskaintzen dituzten zerbitzuak batu behar, “argiteria publikoa nagusiki” diagnosia landu dutenen esanetan. Egitasmo hau, Lanbide Eskola, Zubietako Herri Batzarra, eta baita Usurbil zein Donostiako Udalen arteko elkarlanari esker garatzen ari dira.

Emaitzak txosten batean bildu eta ezagutzera eman dituzte. Laburpen moduan ondoko infografia honetan bildu dituzte datu nagusiak. Herritarrei ere helaraziko zaizkie datuok, “lanketa honen berri izan dezaten eta bide batez beraien energia kontsumo-ohituren ezagutza ere plazaratzeko”.

Diagnosi hau etxez etxe nahiz jardueretara eginiko bisita teknikoetan bildutako datuekin osatu da, “non fakturazio energetikoaren (gasa, elektrizitatea eta egur kontsumoa) analisia landu da, bai eta etxebizitza sektorearen kasuan instalakuntzen eta ohituren diagnosia ere: argiteria, leihoak eta isolamendua, etxetresnak… Bestalde, bai jardueretan eta baita etxebizitzetan gaur egun energia berriztagarrien bitarteko energia sorkuntza ere aztertu da, zenbat energia ekoizten den Zubietan ezagutzeko asmoz. Datu hauek bertakoen subiranotasuna vs menpekotasun maila adierazteko baliagarriak dira”.

Energia berriztagarrien potentziala aztertzera
Ur kontsumoa eta mugikortasuna, diagnosi horretatik salbuetsiak geratu direla ohartarazi dute. Hainbat ekintza gauzatzea ere aurreikusi dute. “Eraginkortasunaren inguruko tailerrak, fakturazio eta kontratazio energetikoa lantzeko tailerrak edota inbertsio baxua eskatuko luketen neurriak abian jartzea (LED argiteria adibidez)”.

Diagnosia landuta, hurrengo urratsa ematera doaz orain Zubietan; Energia Planaren bigarren faseari ekingo diote. Energia berriztagarriek duten potentziala aztertuko da hurrengo hilabeteotan.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.