Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa uztaila, 2017

Erraustegiaren finantziazioaren iruzurra salatu du GuraSOSek Espainiako Senatuan

By on 2017-07-28 in Ingurumena with 0 iruzkin
Erraustegiaren finantziazioaren iruzurra salatu du GuraSOSek Espainiako Senatuan

Madrilen, Espainiako Senatuan izan zen GuraSOS uztailaren 12an, erraustegiaren finantziazioaren iruzurra salatzen. Bisitak hainbat ordezkari politikoren arreta bereganatu zuen, eta nabarmentzeko moduko interesa piztu ere bai.  GuraSOS Senatura iritsi bezain laster, PSOE, ERC, EHBildu eta Unidos Podemos taldeetako ordezkariekin bildu zen. Erraustegiaren finantziazioaren iruzurra salatzen duen dosierra aurkeztu eta helarazi zien. Interes handiz, eta adi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Enplegu prestakuntza programen arrakasta

By on 2017-07-28 in Ekonomia, Hezkuntza with 0 iruzkin
Enplegu prestakuntza programen arrakasta

Ondoko irudian duzue, hotelgintzako enplegu prestakuntza programan parte hartu duten Beterri-Buruntza eskualdeko langabetu eta eragileak, enpresa, Cebanc, Lanbide eta udal ordezkariak, berriki egin zuten ikasleen diploma banaketa ekitaldian. Balantze ezin baikorragoa egiten duten egitasmo honetaz. Tartean, Usurbilgo Udalak berak. Lan munduratzea helburu duen programa honetan jorratzen den bidea nabarmentzen dute. Prestakuntzaz gain, jarraipen eta laguntza […]

Jarraitu Irakurtzen »

Puntu Txapelketa eta bertso saioa Zubietan

By on 2017-07-27 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Puntu Txapelketa eta bertso saioa Zubietan

Jaiak dira Zubietan. Bertso saioa iragarri dute biharko. Uztailaren 28an ostirala, gaueko 22:00etatik aurrera, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi (argazkian), Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze arituko dira kantuan. Amaia Agirre arituko da gai jartzaile lanetan. Lehen Puntu Txapelketa Gustukoa al duzu zuk bertsolaritza? edota Nola ikusten duzu zuk gaur Zubieta? puntuetako bati edo biei eta nahi beste aldiz erantzun […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ugaldeako lantegi gehienak ebakuatuta eta N-634 itxita, gas isuri baten eraginez

By on 2017-07-26 in Jendartea with 0 iruzkin
Ugaldeako lantegi gehienak ebakuatuta eta N-634 itxita, gas isuri baten eraginez

Ezustea gaur Ugaldea industriagune inguruan. Arratsaldeko 14:30etan izan den gas isuri baten ondorioz, bertako lantegi gehienak ebakuatu eta N-634 errepidea itxi behar izan dute 200 metroko tartean. Isuria antza, bertan obretan ari zen makina batek hodi bat haustean jazo da. Bertaratu diren suhiltzaile, Ertzaintza eta Naturgaseko teknikariek kontrolpean zuten egoera 16:30etarako. Ordurako teknikariek gas hodiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Haimar Zubeldia animatzeko deia, larunbateko bere azken Donostiako Klasikan

By on 2017-07-26 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Haimar Zubeldia animatzeko deia, larunbateko bere azken Donostiako Klasikan

Dakizuenez Haimar Zubeldia erretiratzera doa. Aurretik ordea, amaitu berri duen Frantziako Tourraren ostean, larunbat honetan bertan, uztailaren 29an ospatuko den Donostiako Klasikan agurtuko du bere 20 urteko profesional mailako ibilbide oparoa. Etxean beraz, Klasika Zubeldiaren sorterritik, Usurbildik ere igaroko baita. Hitzordu garrantzitsu honetan, usurbildarra animatu eta babesteko deia egin dute. Horretarako aukera bat baino gehiago […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udako Kalera Martxa, Usurbildik igaro da

By on 2017-07-26 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udako Kalera Martxa, Usurbildik igaro da

Jendetza batu zuen atzo, Udako Kalera Martxari Usurbilen egin zitzaion harrerak, ondoko irudian ikus dezakezuen moduan. Ezker Abertzaleko Kalera Kalera dinamikaren baitan, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Martxa egiten ari dira egunotan, bi helbururekin. “Batetik, gatazkak sortutako euskal errepresaliatu politiko guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea (bide batez sinbolikoki, preso, iheslari eta deportatu guztiak udako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ostiral honetan pintxo-pote musikatua

By on 2017-07-26 in Aisia with 0 iruzkin
Ostiral honetan pintxo-pote musikatua

Uztailaren 28an ostirala, pintxo pote musikatua egingo da Usurbilen. Jai giroak afalostean jarraituko du Erokomeri taldearen dantzaldiarekin. Hauxe da iragarri duten egitaraua: 19:00etan ekitaldia, ondoren parrillan egindako oilasko pintxoak. 22:00etatik aurrera, erromeria.  

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia geldiarazteko oihalak, eskuragarri

By on 2017-07-26 in Ingurumena with 0 iruzkin
Erraustegia geldiarazteko oihalak, eskuragarri

  Ondoko irudiko oihalezko banderolak leiho eta balkoietan jartzeko deia egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. 8 eurotan eskura ditzakezue Alkartasuna Kooperatiban. Oihala zintzilikatzen duzuenean, argazkia atera eta sare sozialetara igotzera gonbidatzen gaituzte, #erraustegirikez traola baliatuta.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.