Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ostiraleko Lehen Antzerki Bakarrizketa Laburren Gaubelara joateko deia

By on 2017-06-13 in Aisia, Jendartea, Kultura

Atea Teatrok antolatu du hitzordua ekainaren 16an 20:30etan Sutegin. Sarrera 6 eurotan eskuratu ahalko da. Ordubete eta hogei minutuko saioan, 5-20 minutu 6 antzerki pieza laburrez gozatzeko aukera izango da, batzuk euskaraz, besteak gaztelaniaz. Emanaldian parte hartuko dutenen artean dugu Enrike Amilibia. Ondoko bideoan, hitzordura gerturatzeko gonbita luzatzen digu.

Bakarrizketa laburrak

-Miren Segovia: “Entzuleentzat nire lehen bakarrizketa”
“Hemen nago, antzoki batean, antzezten, publiko baten aurrean. 
Publiko bat, ikusten nauena, entzuten nauena, adi dudana, eta ulertzen didana”.

-Esther Uria: “Cada día es sólo una vez al día”
Porrot egin duen pertsona bat hezurmamitzen du Esther Uriak, hizkuntza informal eta lotsagabea baliatzen du. Langabezian dago, eta euro gutxi batzuk irabazteko denetarik egitea, beste aukerarik ez du. Oraina bizi eta gutaz barre egiteko garrantzia aldarrikatzen du saioak.

-Enrike Amilibia: “Marioren bakarrizketa”
“Kaixo, ni Mario naiz. Mutil alaia, pixka bat lotsatia baina lagunartean oso martxosoa! Egunero gustukoak ditudan gauzak egiten ditut”.

-Iñigo Dierez: “Nire ingurua”
“Iñigo Dierez Madrilen bizi da. Bertako esperientziak kontatuko dizkigu, gai desberdinez sakondu bitartean: erlijioa, moralistak eta sexua”.

-Telmo Irureta: “Toquecito minus”
“Pastillez nahastu izanagatik, guztia askoz politagoa ikusten duen baina ondo sentitzeko ezer hartu beharrik ez duela dioen mutil baten istorioa da. Zortea du den pertsona delako eta ospatu nahi du”.

-Amaia Irazabal: “.inor.ez.dator.” 
“Bere urtebetetzea da eta festa bat antolatu du. Dena prest dauka, lehenengo txirrin hotsari adi. Lagun asko espero ditu… Baina inor ez dator” (lan honekin Urretxu-Zumarragako Antzezmotz lehiaketan nagusitu zen Amaia Irazabal kide duen Zanzara taldea, pasa den martxoan).

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.