Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa ekaina, 2017

Erraustegirako gasa sartzeko lanak abiatzera doaz

By on 2017-06-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegirako gasa sartzeko lanak abiatzera doaz

Atzerapenik ez bada, urrats berri bat ematera doaz Zubietako erraustegia, espetxea eta industriagunea eraikitzeko lanetan, datorren astelehenean, uztailaren 3an. Eremu honetara gasa eramateko lanak hasiko ditu Naturgas enpresak. Lanok bi hilabetez gutxienik, Santuenea Zubietarekin lotzen duen herri bide zatiari eragingo diote. Lanak Santuenetik Artzabaleta-Eskuzaitzeta eremura egin nahi baitituzte. “Ez digute inolako jakinarazpenik helarazi gai honi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euripean dantzan

By on 2017-06-30 in Aisia, Jaiak with 0 iruzkin

Euriaren erruz, erraldoi buruhandi eta txistularien konpartsak frontoian sartu behar izan du. Aterrune bat izan denean, kalejirari ekin diote berriro. Ez da euriak baldintzatu duen ekitaldi bakarra izan. Motxaila elektrotxarangakoak berdin ibili dira. Euria hasi orduko, aterpera jotzen zuten. Atertu orduko, kalera berriro. Baina sekula euren martxa eten gabe. Haurrentzat ere egun handia zen gaurkoa. Lagunarteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Belaunaldi ezberdinetako herritarren ospakizun eguna gaurkoa

By on 2017-06-30 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo jaietako bigarren egun honetan, haurrei zuzendutako eguna ospatzen ari garela behin eta berriz errepikatu arren, ez dezagun ahaztu, ekainaren 30 hau ere bada gazteen eta jubilatuen eguna. Belaunaldi guztiotako ehunka herritar lagun arte edo koadrila giro ederrean bazkaltzen ari dira orduotan. Jubilatuak Atxega Jauregiko jatetxean. Gazte bazkaria aldiz, Mikel Laboa plazako txosna gunean ospatzekoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Giro goibela koloreztatu dute etxeko txikienek, haien jai egun handian

By on 2017-06-30 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euria gogotik egin du zenbait uneetan, baina antolatzaileek prestatua zuten B plana ezinhobeto atera da. Aterpeak baliatu behar izan dituzte esaterako, ginkanako probak egin ahal izateko. Puzgarrientzat frontoian aurkitu dute estalpea. Ateri mantendu da halere goizeko zati handi batean, eta esandakoa, ez du inolaz ere Usurbilgo jaietako Umeen Eguna zapuztu.  Eguerdi partean, Lauburu, Usurbilgo Erraldoi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eguraldiak planak aldarazi arren, abian da txikien festa handia

By on 2017-06-30 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Euriak puzgarriak frontoi barruan sartzea eragin du, eta honenbestez, Haurren Eguna abiatu duen ereserkia, Mikel Laboa plazan abestu eta dantzatu dute. Halere, eguraldi grisari ilusioa eta kolorea jarri diote etxeko txikienek. Orduotan, antolakuntzak prestatutako jolasetan parte hartzen ari dira. Txu txu trena ere hasi berri da lehen bidaiatxoak egiten, Bordatxo pareko errotondatik. Txikien festa handia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako aldarria bizirik, jaien hasieran ere

By on 2017-06-30 in Ingurumena, Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Zubietan eraiki eta martxan jarri nahi duten erraustegiak kezka eta haserrea eragiten duen adierazle beste behin, ostegun arratsaldean, Usurbilgo jaiak ofizialki abiatu aurretik herri erdiguneko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa. “Erraustegirik ez! Ez gure izenean!” aldarripean herritar mordoa irten zen kalera, halako azpiegiturarik ez dugula nahi eta ez dugula behar beste behin adierazi eta ozen asko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inoiz baino aldarrikatzaile eta solidarioagoa, Hurbilago Elkarteak jaurti duen txupinazoa

By on 2017-06-29 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Orain bai, txupinazoa jaurtita, festa giro betean da ofizialki Usurbil! Jaien hasiera ekitaldia, inoiz baino aldarrikatzaile eta solidarioagoa bizi izan dugu aurtengoan. Erraustegiaren eta eraso sexisten aurkako aldarriei tartea egin zaie, udaletxe aurreko plazan ospatu den ekitaldian. Ingemarreko langileak eta herritik urrun preso daudenak ere gogoan izan dira. Aldarri anitzen plaza Txupinazoaren aurretik egin den […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zuhaitz ederrez apaindu digute frontoia, Pintura Lehiaketako partaideek

By on 2017-06-29 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo zuhaitzik ederrena marraztea zuten erronka; eta erraz lortu dute helburua, 15. Pintura Lehiaketan parte hartu berri duten 2-16 urte arteko haur eta gaztetxoek. Parte hartze itzela izan da, eta ospatu berri den sari banaketan, antolatzaile Susana Martinek eta alkate Xabier Arregik nabarmentzen zutenez, sormenerako maila itzela dutela erakutsi dute lehiakideek. Parte hartzaileak eskertzearekin batera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.