Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” jardunaldia aurkeztu dute

By on 2017-05-31 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura

“Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” jardunaldia antolatu dute Usurbilgo Udalak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Jakin Fundazioak uztailaren 13 eta 14rako Usurbilen, hiru erakundeok datozen hiru urteotarako martxoa amaieran sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren baitan.

Usurbilgoa, UEUren udako ikastaroen baitan ospatuko den Jakin Jardunaldia izango dugu. 12 aditu eta aritu bilduko ditu hitzorduak. Euskara, generoa, jatorria eta klasea, lau esparru hauen arteko talka eta elkarguneak aztertuko dira. Ikastaroaz gain, kultur programazio zabalarekin osatuko da jardunaldia. Asteazken goiz honetan aurkeztu dute antolatzaileek, Donostiako udal liburutegian. Matrikulazio epea zabalik dago. Jada 40tik gora lagunek izena eman dute. Usurbildarrak parte hartzera animatzen dituzte. Doakoak izango dira uztailaren 13 eta 14rako Usurbilen antolatu diren ekimen guztiok, baina aurrez izena eman beharra dago:

EGITARAUA
Uztailak 13, osteguna
09:00-09:10 Ongi etorria: Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria).
09:10-09:30 Sarrera: Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel (Kazetaria eta EHUko irakaslea).
09:30-10:15 Mari Luz Esteban (Antropologoa, EHUko irakaslea).
10:15-11:30 Ignazio Aiestaran (Filosofoa, EHUko irakaslea).

11:45-12:30 Maria Reimondez (Itzultzaile, interpretari eta poeta).
12:30-13:15 Itziar Gandarias (Psikologo soziala, Deustuko Unibertsitateko irakaslea).

15:00-17:00 Mahai-ingurua: Mari Luz Esteban, Ignazio Aiestaran, Itziar Gandarias, Maria Reimondez. Moderatzailea: Idurre Eskisabel.
17:00-17:30 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

18:00 Bisita gidatua Usurbilgo muralgintzan barrena eta Jose Luis Zumetaren estudiora. Izen ematea, aurrez: info@kultour.pro
22:00 Gaualdia Mikel Laboa plazan, Joseba B. Lenoir eta Miren Narbaizarekin, eta La Basurekin.

Uztailak 14, ostirala
09:00-09:30 Amelia Barquin (Kulturartekotasunean aditua, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea).
09:30-10:00 Petra Elser (Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria).
10:00-10:30 Tarana Karim (SOS Arrazakeria elkarteko kidea).

11:00-11:30 Jessica Chalampuente (Ecuador Etxeko kidea).
11:30-12:00 Aminata Diop Seck (Amher elkarteko kidea).
12:00-13:30 Mahai-ingurua: Jessica Chalampuente, Aminata Diop Seck, Amelia Barquin, Tarana Karim eta Petra Elser (itzulpena egingo da euskara, kitxua, galiziera eta wolof hizkuntzen artean).
13:30-14:00 Laburbilduma: Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus

Antolatzaileen adierazpenak: 
Iñaki Alegria, UEU-ren zuzendaria

Lorea Agirre, Jakin Fundazioko zuzendaria

Xabier Arregi, Usurbilgo Udaleko alkatea

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.