Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa maiatza, 2017

“Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” jardunaldia aurkeztu dute

By on 2017-05-31 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
“Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” jardunaldia aurkeztu dute

“Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” jardunaldia antolatu dute Usurbilgo Udalak, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Jakin Fundazioak uztailaren 13 eta 14rako Usurbilen, hiru erakundeok datozen hiru urteotarako martxoa amaieran sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren baitan. Usurbilgoa, UEUren udako ikastaroen baitan ospatuko den Jakin Jardunaldia izango dugu. 12 aditu eta aritu bilduko ditu hitzorduak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mozal Legearen aurka agertu eta ospitaleratua dagoen ekintzaileari elkartasuna adierazi dio Udalak

By on 2017-05-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Mozal Legearen aurka agertu eta ospitaleratua dagoen ekintzaileari elkartasuna adierazi dio Udalak

Gai honi lotuta EHBilduk aurkezturiko mozioa onartu zuen udalbatzak gehiengo osoz udal gobernu taldearen aldeko bozkekin, asteartean egin zuten osoko ohiko bilkuran. Mozal Legearen aurka agertu ziren arren, EAJ-ko udal ordezkariek aurka bozkatu zuten eta PSE-koa abstenitu zen.   Mozioak Ertzaintzari Mozal Legea ez aplikatzea eskatzen dio, Eusko Legebiltzarrak iazko ekainaren 22an gehiengoz onartu bezala. “Gure […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herritzarturen egoitza atariko erasoa salatu du udalbatzak

By on 2017-05-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Herritzarturen egoitza atariko erasoa salatu du udalbatzak

Maiatzaren 13an goizaldean su eman zioten Herritzarturen egoitza atarian zintzilikatua egon eta maiatzaren 7ko Usurbilgo herri galdeketako emaitzak biltzen zituen pankartari. Inguruan zebiltzan herritarren sua itzaltzeko ahalegin azkarrari esker ez zuen kalte material larririk eragin, nahiz sutea inguruko etxebizitzetara zabaltzeko arrisku handia izan zen. Handik ordu gutxira, oso larritzat jo zuten erasoa Herritzartuk eta Gure Esku […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ohorezko aitortza ofiziala egingo dio Udalak Ramon Unanueri

By on 2017-05-31 in Aisia, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Ohorezko aitortza ofiziala egingo dio Udalak Ramon Unanueri

Herritar talde bat ekainaren 24rako Ramon Unanue Matxainen omenez prestatzen ari den aitortza herritarraren baitan egingo dio Udalak ohorezko aitortza ofiziala, 2013ko azaroan zendu zen kirolari handiari.  Ekainaren 24an merezitako aitortza herritarra jasoko du, 2013ko azaroan zendutako Ramon Unanue Matxain herritarrak. Kirol munduan ibilbide oparoa jorratzeaz gain, kirol eta giza talde anitzekin eginiko lan itzelagatik omenduko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako Eskolan, LH osoa progresiboki ezartzeko eskaera Jaurlaritzari

By on 2017-05-31 in Hezkuntza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Zubietako Eskolan, LH osoa progresiboki ezartzeko eskaera Jaurlaritzari

2010. urtean Eusko Legebiltzarrak, Zubietako Eskolari lotutako Legez besteko proposamen bat onartu zuen; Zubietako eskolako instalakuntzak hobetu, ikastetxea handitu eta Lehen Hezkuntza osoa modu progresiboan ezartzea. 7 urte igaro dira ordutik, eta Gasteizko Parlamentuak hartutako erabakia erdizka bete dela esan daiteke. Ordutik, begi bistakoa denez, Zubietako eskola handitu eta instalakuntzak hobetu dituzte. Aldiz, Lehen Hezkuntzako eskaintza […]

Jarraitu Irakurtzen »

2. Berdintasun Plana, gauzatzen hasteko prest

By on 2017-05-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
2. Berdintasun Plana, gauzatzen hasteko prest

Berdintasunerantz bidea jorratzen segitzeko tresna eraginkorra izan nahi du, udalbatzak astearteko osoko bilkuran aho batez onartu zuen Usurbilgo Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 2. Planak. Iaz herritarren parte hartzean oinarrituriko prozesuaren eta azken hamarkadan eginiko lanketaren emaitza da plan hau. 2008an heldu zion gai honi Udalak. Gai honi buruzko diagnosia osatu zuen lehenik eta horretan oinarrituta 2010-14 urte atean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilek adinekoen egoitza izateko beharrezko gestioak egitea eskatu diote Udalari

By on 2017-05-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Usurbilek adinekoen egoitza izateko beharrezko gestioak egitea eskatu diote Udalari

65 urtetik gorako zergapeko 1.026 herritar ditu Usurbilek. 300 bat lagunek lehen, bigarren edo hirugarren mailako ezgaitasunak dituzte. 18 erabiltzaile ditu Eguneko Zentroak, beste 4 usurbildar herritik kanpora joan beharrean aurkitzen dira. Beste 12 lagun daude Puntapax Eguneko Zentrorako itxarote zerrendan. 14 bizilagun adinekoen egoitza ezberdinetan sakabanatuak daude, beste 4 itxarote zerrendetan. Donostialdeak 300 plaza […]

Jarraitu Irakurtzen »

2016ko GHKren tarifen aurkako auzi errekurtsoan atzera egingo du Udalak, 2017koari eutsiko dio

By on 2017-05-31 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
2016ko GHKren tarifen aurkako auzi errekurtsoan atzera egingo du Udalak, 2017koari eutsiko dio

Astearteko osoko ohiko bilkuran udalbatzak aho batez berretsi zuen dekretuarekin, “Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren Batzar Orokorrak 2015eko abenduaren 22ko bileran hondakinen goi kudeaketa zerbitzugintzaren 2016 ekitaldirako tarifak onartu zituen ebazpenaren aurkako administrazioarekiko auzi errekurtsoan atzera egitea” erabaki zuten. Aldiz, 2017ko GHK-ko tarifen aurkako auzi errekurtsoa mantentzeko asmoa du Udalak, astearteko osoko ohiko bilkuran berri eman zuenez. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.