Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Xabier Santxo nagusi eta Tiburtzio Arruti omendua, ospatu berri den pilota jaialdian

By on 2017-04-21 in Aisia, Jendartea, Kirola

Xabier Santxok GARFE enpresarekin ostiral honetan etxean, Usurbilgo frontoian izan duen debuta garaipenarekin amaitu da. Hasieratik tarte handiz aurre hartu diete berak eta Bergerak aurrez aurre izan dituzten Titin III eta Gorrotxategiri. 11-22 izan da azken emaitza. Pilota jaialdi ikusgarria izan da frontoikoa.

Tiburtzio Arruti, omendua
Une hunkigarririk ere bizi izan da gaurkoan, pilota jaialdia omenaldian bilakatu baita. Iazko udan mendian zendu zen Tiburtzio Arruti herritarra omendu du Pagazpe Elkarteak, pilota neurketen hasieran. “Bere borondatea” goraipatu dute, Tiburtzioak pilota elkartea laguntzeko beti agertu zuen prestutasuna. Pagazperen izenean oroigarri bat jaso du bertaraturikoen txalo artean, Tiburtzioren bidelagun Arantzazu Aranburuk.

Errifa zozketa
Oparirik irabazi duenik ere izan da gaurkoan, mariskada eder bat zozketatu baitu Pagazpe Elkarteak. 11.677 zenbakia izan da saritua. Eta zenbakiaren jabea bertan zen; Peru Beloki. Zorionak!



Irudia: Pagazpe Elkartea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.