Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Oier Gomez eta larriki gaixo diren presoen egoera, datorren osoko bilkurako hizpideen artean

By on 2017-04-21 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin


Ugaritzen doaz urtarrilaz geroztik Parisko Piite-Salpetriere ospitalean larriki gaixo dagoen (Ewing sarkoma du) Oier Gomez euskal preso politiko gasteiztarraren aldeko elkartasun ekimenak. Bere espetxe zigorraren suspentsio eskaeraren inguruko erabakia plazaratuko dute epaileek apirilaren 24an. Hilaren 26an, bere aurkako hiru euroaginduak aztertuko dituzte eta baliteke egun horretan bertan jakitea Gomez aske utziko duten edo ez. Bere askatasuna exijitzeko hainbat mobilizazio deitu ditu egun horretarako Sarek Gasteizen eta Bagoaz mugimenduak Baionan. Maiatzaren 6rako ere Sare mugimenduak manifestazioa deitu du Gasteizen (17:30etan Iparralde gizarte-etxetik) larriki gaixo dauden euskal presoen etxeratzea exijitzeko.

Gomez aske uzteko eskaera horrekin bat egin du baita Usurbilgo EHBilduk. Datorren astearterako, apirilaren 25erako arratsaldeko 18:00etarako deitua dagoen Usurbilgo Udalaren osoko ohiko bilkuran gai honen inguruko adierazpen instituzionala aurkeztuko du koalizioak. Oier Gomez eta larriki gaixo dauden gainerako presoak askatzeko indarrean den legedia aintzakotzat hartzea eskatzen du, udal ordezkariek bozkatuko duten adierazpenak. 

Diru-laguntzak
Hurrengo bi urteetarako, 2019ra arteko diru-laguntzen plan estrategikoaz ariko dira udal ordezkariak saio berean. Hasieraz onartu edo ez erabaki beharko dute. Diru kontu gehiago ere ahotan hartuko dituzte. Honatx hilaren 25eko osoko bilkurari begirako gai zerrenda:

Osoko ohiko bilkura
Eguna: apirilak 25, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1-Aurreko bilkurako aktaren onespena:
-2017/03/28ko bilkura.
2-Alkatetzako Dekretu hauen berri ematea: 2017ko martxoaren 2otik apirilaren 7ra (2017/0264-2017/0353).
3-2017/0375 dekretuaren berri ematea.
4-Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (2017-2019).
5-Berri ematea: 2017/90001 kreditu txertakuntza.
6-Epaiketaz kanpoko kredituak onartzea.
7-EHBilduk aurkeztutako Adierazpen Instituzionala: larriki gaixorik dauden presoen eskubideak.
8-Galdera-eskaerak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.