Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kirola eginez, agur oporrei

By on 2017-04-21 in Aisia, Jendartea, Kirola

Oporraldia amaitzear den honetan, azken atseden egunak ahalik eta gehien aprobetxatzen dabiltza haur eta gaztetxoak. Esaterako, Usurbil Futbol Taldeak egunotan antolaturiko kirol txokoetan. Larunbatean izango dute azken saioa, ondoko irudian parte hartzen dabiltzan gaztetxoek. Ostiral goiz honetan erretratatu ditugu Haranen. Futbolean zebiltzan Usurbil F.T.-ko hainbat kide eta gurasoekin batera.  

Bartzelonatik itzuli berriak dira Usurbil Futbol Taldekoak. Azken jai egunotan Kataluniako hiriburu nagusian izan dira, Realak Bartzelonaren aurka jokatzekoa zuen neurketan Donostiako taldea animatzen. Primeran pasa zuten, Aizpurua autobusak lantegiko kideek Twitter bidez zabaldu dituzten ondoko irudietan ikus daitekeen moduan.

Gaztelekuko ekintzak
Amaitzear dira, asteotarako antolatu diren aisialdi ekintzak. Ostiral honetan zuten Aginagako txokoek azken eguna. Bestalde, Zarautz-Getaria eta Tximistarrira eginiko irteeren ostean, Konkis Egun arrakastatsuarekin borobilduko du Gaztelekuak,  opor egunotarako antolatu duen aisialdiko ekintzen eskaintza:

Apirilak 22, larunbata: 3. KONKIS EGUNA 
16:00 Gaztelekuan.
Izen ematea eta informazio gehiago: Gaztelekuan.
Antolatzailea: Gaztelekua.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.