Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Pello Añorga ipuin kontalaria, 18:15ean Aginagako ludotekan

By on 2017-03-08 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura


Aginagako San Praixku Guraso Elkarteak antolatuta, Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa asteazken arratsalde honetan, 18:15ean hasita Aginagako ludotekan. 

Aginagako txokoetako izen ematea
Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak apirileko oporraldirako (apirilaren 10tik 12ra eta 18tik 21era) txokoak antolatu dituzte haurrentzat Aginagako ludotekan, goizez, 09:00-13:00 artean (sarrera 10:00ak arte). Izena martxoaren 17a baino lehen eman beharko da, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita. Txokoetako prezioa, apuntatu den haur kopuruaren arabera zehaztuko dute.

Clown saioa: “Gorputz higienea”
Bihurri ludotekak Clown saioa antolatu du, martxoaren 17rako, arratsaldeko 17:30etan aipatu ludotekan bertan. “Parte hartuko duten antzezleen aurkezpena egingo da, eta ondoren, sorosleek argi eta garbi azalduko dituzte jarraitu beharreko pausoak: eskuak garbitzea, dutxa, hortzak garbitzea”.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.