Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa martxoa, 2017

Odolaren Mintzoa, Gaztearen Maketa Lehiaketako bost finalistetako bat

By on 2017-03-31 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Gaztearen 26. Maketa Lehiaketako azken faserako sailkatu da Odolaren Mintzoa Usurbilgo musika taldea, Empty Files (Bilbo), Eneritz Furyak (Irun), Passepartout (Azkoitia) eta Huts (Trapagaran) taldeekin batera. Final handia apirilaren 27an ospatuko da, Bilboko Kafe Antzokian.  Odolaren Mintzoa epaimahaiak berak hautatu du finalerako, Empty Files (Bilbo) eta Eneritz Furyak (Irun) taldeekin batera. Haiekin batera sailkatu dira lehiaketako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako ur zikin gehiago ez erriora

Oria eta errio ertzeko flora, fauna eta herritarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen eraikina inauguratu dute eguerdian Zubietako Aliri zubiaren ondoan; hondakin-uren ponpatze estazio berria. Ekitaldian parte hartu dute Zubietako Herri Batzarrak, Donostia eta Usurbilgo Udalek, baita udalerriok kide dituen eta lanon egile, Añarbe Urak Mankomunitateak ere. Zubietako ur zikinak gune berri honetara doaz gaurtik, eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gutxieneko zerbitzu egun gehiago Euskotrenen

By on 2017-03-31 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Gutxieneko zerbitzu egun gehiago Euskotrenen

Lan uzte partzial gehiago iragarri dituzte Amara eta Arasoko Euskotreneko langileek datozen asteetarako. Zerbitzu publikoak guztiok erabiltzeko aukera izatea eskatzen ari dira udazkenaz geroztik, zerbitzuen maiztasuna edota kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea. Greba eragiten ari den lan gatazkak konpontzeke segitzen duenez, aipatu moduan, greba deialdiari eutsiko diote langileek. Honenbestez, gutxieneko zerbitzuak egongo dira, apirilaren 3, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herritzarturen erabakitze eskubidearen inguruko lehen hitzaldia gaur 19:00etan Sutegin

By on 2017-03-31 in Jendartea with 0 iruzkin

Martxoaren 31, apirilaren 5 eta 21erako erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldi bana antolatu du maiatzaren 7rako galdeketa prestatzen ari den Herritzartu Elkarteak, apirilaren 5ekoa NOAUA! Kultur Elkartearekin elkarlanean. 19:00etan Sutegin ospatuko diren saio guztiotarako aurpegi ezagunak gonbidatu dira. Gizarte mugimendua Katalunian eta Euskal Herrian erabakitze eskubidearen inguruan jokatzen ari den papera, berriki martxoaren 19an Tolosaldean izandako galdeketen xehetasunak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal presoen eskubideen aldeko bi hitzordu asteburuan

By on 2017-03-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskal presoen eskubideen aldeko bi hitzordu asteburuan

Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta gainerako euskal preso eta iheslarien eskubideen alde bi hitzordu deitu ditu Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Batetik hileroko elkarretaratzea, ostiral honetan, martxoaren 31n izango da Mikel Laboa plazan. Baina ohi baino ordu erdi beranduago, 20:00etan beharrean 20:30etan. Apirilaren lehenerako berriz, preso usurbildarrei euskal prentsa helarazteak eragiten duen gastuei aurre egiteko harpidetza afaria antolatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

NOAUA!ko banatzaileek eramango dute 20. Korrikaren lekukoa

By on 2017-03-30 in Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Bost egun baino ez dira geratzen, gaur bertan Otxandiotik abiatuko den 20. Korrika gure artera heltzeko. Apirilaren 4ean gaueko 23:39an lasartearren eskutik jasoko dute lekukoa zubietarrek hipodromoko zubian, eta bertan hasi eta Aginagako Mapilera arte, herri eragile desberdinek garraiatuko dute barruan mezu ezkutua daraman lekukoa; tartean, NOAUA! Kultur Elkarteak. Aurreko edizioan, bi bazkide gazteek izan zuten lekukoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ate Irekien Eguna astelehenean, Haur Eskolan

By on 2017-03-30 in Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Ate Irekien Eguna astelehenean, Haur Eskolan

2017-18 ikasturterako Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabaltzear dute, 2015, 2016 eta 2017an jaio diren edo jaioko diren haurrentzat. Datorren astelehenean, apirilaren 3an irekiko dute. Ate joka dugun oporraldia tarteko, bitan zatituko dute matrikulazio epea. Apirilaren 3tik 7ra eta apirilaren 24tik 28ra. Matrikulatzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez, 943 374 061 telefono zenbakira deituta, 08:30-12:00 artean. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aisialdiko ekintzak haur eta gaztetxoentzat, datorren oporraldian

By on 2017-03-30 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Aisialdiko ekintzak haur eta gaztetxoentzat, datorren oporraldian

Bi asteko oporren atarian dira ikasleak. Apirilaren 7an izango dute atsedenaldi aurreko azken klase eguna, hilaren 24ra arte. Tarteko hamabostaldi horretan ordea, nahi izanez gero, izango dute zer egina haur eta gaztetxoek. Usurbil F.T.-k kirol txokoak antolatu ditu, ostiral honetan bertan itxiko dute izen ematea. Gaztelekuak ere hainbat ekintza antolatu ditu. Eta Aginagan, bertako eskolako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.