Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Salbatore Parrokiako erlojua auzolanean zaharberrituko da

By on 2017-02-17 in Jendartea

Usurbilgo Udalak eta Salbatore Parrokiak aipatu parrokiako erlojua zaharberritzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Auzolanean lehengoratuko da, Lanbide Eskolarekin eta Yeregui Elkartearekin batera jardungo diren herritarren laguntzaz. Animatzen den orok lagundu ahalko du zaharberritze lanotan. Asmoa, Usurbilgo jaietarako lanak bukatuta izatea litzateke eta jendaurrean erakusgai jartzea. 

Berreskuratu nahi den herri ondarearen altxor honek Aginagarekin lotura estua du. 1843an Betelun jaio eta 1876 inguruan Aginagara bizitzera etorritako Benito Yereguik muntatu baitzuen erloju hau, 80. zenbakiduna. Muntatu zuen azkena izan zen, 1912ko data du. Benito, Xabier Yereguiren birraitona zen. Duela hiru urte osatu zuen Xabierrek Yeregui Elkartea. Egitasmo honetan ere buru-belarri inplikatuko da. 

Ondoko bideoan dituzue egitasmo honetan parte hartuko duten eragileetako ordezkariek, zaharberritzera doazen erlojua aurrean zutela egin dituzten adierazpenak.

Lankidetza hitzarmenaren gako nagusiak
-Helburua: Salbatore Parrokiako erlojua eta Kale Nagusiko erlojuaren esfera berreskuratzea.
-Hitzarmenaren indarraldia: 2017ko abenduaren 31ra arte.
-Usurbilgo Udala, Parrokia, Yeregui Elkartea eta Lanbide Eskola ordezkatuak egongo diren Jarraipen Batzordearen eratzea. 
-Usurbilgo Udalak 2.800 eurorekin diruz lagunduko du egitasmoa eta erlojua erakusgai jartzeko bidea jorratuko du, zaharberritze lanak amaitu ostean.
-Salbatore Parrokiak konpromisook hartuko ditu. Besteak beste:
Erlojuaren konponketa eta martxan jartzea. 
Zaharberritze ez inbasiboa egingo da.
Salbatore Parrokiak jarriko du zaharberritze lanetarako gunea.
Zaharberritze lanak amaitu ostean, Udalarekin batera erlojua martxan jarri eta erakusgai jartzeko bidea jorratuko du.
Prozesu guztia jaso eta dokumentatuko da. 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.