Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Maiatzaren 7rako galdera proposatzeko azken eguna

By on 2017-02-17 in Jendartea


Maiatzaren 7rako galdera adosteko prozesua abian du Herritzartuk. Zeregin honetarako ere herritarren laguntza ezinbestekoa izango da. Herritarrek erabakiko baitute maiatzaren 7an ez bakarrik zer erantzun, baita zer galdetu ere.

Momentuz, ostiralera arteko, otsailaren 17ra arteko epea dute interesdun guztiek, maiatzaren 7ko hitzordurako galdera proposatzeko. “Animatu nahi ditugu herritarrak euren galdera proposamena bidal dezaten”, deitu dute Herritzartutik. Albiste honetan beherago dituzue zuen proposamena helarazteko dituzuen bideak.

Jasotako herritarren ekarpenetatik gero, galdera adosteko osatu den lan taldeak 2 edo 3 galdera hautatuko ditu, otsaila amaieran batzar bidez aurkeztuko zaizkienak herritarrei. Hortik aurrera, martxoko lehen hamabostaldian herritarrek galderon inguruko iritzia eman ahalko dute. Eta hortik erabakiko da gero, behin betiko galdera. Martxoaren 19an ospatuko den jendaurreko ekitaldi bidez aurkeztuko du Herritzartuk, maiatzaren 7ko galdeketarako galdera.

GALDERA ADOSTEKO PROZESUAREN EGUTEGIA
-Otsailaren 17ra arte: herritarrek proposamenak bidaltzeko aukera.
-Gero, 2 edo 3 galdera adosteko bidea hartuko du lan taldeak.
-Otsaileko azken astean: batzar informatibo irekia, galdera aukeren berri eman eta eztabaidatzeko.
-Martxoak 1-12: herritarrek galderon inguruko iritzia emateko aukera izango dute.
-Ondoren: herritarren iritziak aztertu eta Talde Sustatzaileak lantaldearen proposamena kontuan hartuta, behin betiko galdera zehaztuko da. 
-Martxoak 19: galdera ezagutzera emango da jendaurreko ekitaldi bidez.

Prozesu honetan parte hartzeko bideak:
WhatsApp mezua: 634 44 55 12.
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
E-posta: usurbilgureeskudago@gmail.com
Herritzarturen mahaia
Herritzarturen manifestua
Irudia: Herritzartu.

Galdeketako lan taldeak
Maiatzaren 7an herri honetan ospatuko den galdeketa antolatzeko lan talde ezberdinak osatu dira. Herritar ororentzat irekiak dauden lan taldeak. Hurrengo hilabeteetako prozesua, auzolan erraldoia izatea nahi dute. “Etorri gure bileretara, ateak zabalik daude eta denontzako egongo da zer egina. Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzue”, adierazi dute. Egunotan biltzen dira taldeok:
-Galdera adosteko taldea: asteartea, 19:00etan.
-Komunikazio taldea: asteartea 20:00etan.
-Ekintzak antolatzeko taldea: asteazkena 18:30ean.
-Finantziazioa: asteazkena 18:30ean.

Mus eta toka txapelketak larunbatean Aginagan

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.