Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

GuraSOSek deituriko manifestazioa igandean Donostian

By on 2017-02-17 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa adostasunaren eta elkarrizketaren bidetik konpondu dadin eskatzeko manifestazioa deitu du GuraSOSek iganderako (12:00etan Artzai Onaren Katedral paretik) Donostian. Mobilizazio honen bidez, gipuzkoarron “ahotsa entzunaraztera” animatzen gaituzte. Erraustegiko lanak esleituak egon arren, “hemen ez da ezer bukatu” gogorarazten dute eta auzitegiek ez, hondakinen kudeaketaren auzian herritarrek dutela azken hitza. “Otsailaren 19an zuk erabakiko duzu, zatoz!”, luzatu dute gonbita. Foru Aldundiari iaztik eskatzen ari diren moduan, beste behin ere biltzea eta hitz egitea eskatzen dio GuraSOSek. Elkarrizketaren bidea irekitzea, igandean guraso taldearen mobilizaziora batuko direnek aldarrikatuko duten moduan.

Manifestazioa
Eguna: otsailak 19, igandea.
Ordua: 12:00.
Ibilbidea: Donostiako Artzai Onaren Katedrala, San Martin kalea, Foru pasealekua, “Republica argentina” kalea, Bulebarra. 
Amaieran: “guztiok eskuak elkarri eman eta gora igoko ditugu, gizarte batasuna adierazteko asmoz”.
Aldarria: “Elkarrekin gehiago gara. Adostasuna, besterik ez!”.
Oharra: GuraSOSek manifestazioko antolaketa lanetarako laguntzaileak behar ditu. Animatzen direnak, goizeko 10:30etan gerturatu daitezela Donostiako Artzai Onaren Kadetral parera.
Antolatzailea: GuraSOS.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Konponbide adosturako zortzi puntu
Hondakinen kudeaketarekin dugun arazoa elkarrizketaren eta adostasunaren bidez konpontzea eta konponbide horretara heltzeko, GuraSOSek aurkeztua duen bide-orria babesteko manifestazioa izango da hilaren 19koa. Honatx iaz gizarteratu zuten bide-orriak dioena bere osotasunean:
1-Berehalako erabakia hondakinen kudeaketarako azpiegituren lizitazio eta kontratazio prozesuetan atzera egiteko edo haiek GELDIARAZTEKO. Epe laburrera zerbitzua emateko beharrezko diren bitartekoak kontratatzea.
2-LEGEZTATZEA. Paraleloki premiaz ekitea Gipuzkoako Hiri-Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala berrikusteko izapideei.
3-GIZARTERATZEA: Foru Aldundiaren baitan mahai soziala sortzea hondakinen kudeaketarekin lotutako herritar elkarte eta mugimenduen presentzia eta partaidetza bermatzeko.
4-INFORMAZIOA ETA GARDENTASUNA. Mahai tekniko bat sortzea Foru Aldundiaren baitan osasun publikoaren gaian eta hondakin kudeaketan aditu eta teknikari direnen presentziarekin, Foru Gobernuaren proposamenez, foru parlamentuko talde politikoen proposamenez eta halaber elkarteen proposamenez izendatuak.
5-PARTAIDETZA BIDEZKO HAUSNARTZE PROZESUA: 3. eta 4. puntuan aurreikusitako mahaiak Hondakinen Foru Planaren berrikuspenaren tramitazio prozedurara bilduko dira, indarreko legediak aurreikusi bezala (hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 10. artikulua; ingurumen gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 16. artikulua (2003/4/EE eta 2003/35/EE arteztarauak txertatzen ditu) eta herritarren   partaidetzari   buruzko   uztailaren   8ko   1/2010 Foru Araua.
6-OSASUNAREN BABESA ETA GIZARTE KOHESIOA.- Prozesuan parte hartzen dutenek jarraibide komun partekatu batetik abiatzen dira: osasun publikoari eta ingurumenari berme gehien eskaintzen dizkion irtenbidearen bila aritu eta era berean gizarte kohesioaren aldetik maila gorenak lor ditzakeena.
7-HOBETO EGOKITZEA GAIARI BURUZ EUROPATIK DATOZEN POLITIKEI.- Irtenbideak izan behar du baliabideen erabilera eraginkorrari buruz 2015eko uztailaren 9an Europar Parlamentuak emandako Ebazpenari hobekien egokitzen zaiona.
8-AKORDIO ETA IRTENBIDE PARTEKATUA.- Ordezkari politikoek lortuko dute aurre egin beharreko bi arazoei irtenbidea ematen dien AKORDIO politikoa: hondakinen kudeaketari eta gizarte kohesioaren gabeziari, txanpon beraren aurkia eta ifrentzua balira bezala. Akordio horren zimenduak izango dira partaidetzazko hausnartze prozesuaren fruitu izango diren adostasun tekniko eta sozialak.

Atxikimendu zerrenda
GuraSOSen agerraldia
Otsailaren 19ko mobilizazio aurkezpena


Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.