Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Landaberri Ikastolak 50 urte” antzezlana ikusteko gonbidapenak, Udarregi Ikastolan

By on 2017-02-16 in Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura

Hastapenetan lasartearrekin batera, Usurbilgo eta usurbildarrena ere izan zen Landaberri Ikastolak 50 urte bete zituen iaz. Udazken partean  hainbat ospakizun antolatu zituzten. Urtemugako ekitaldion harira eginiko aurkezpen ekitaldiko irudi eta bideoa dituzue ondokoak. Ospakizunon artean, antzezlan bat ere sortu eta plazaratu zuten: “Landaberri Ikastolak 50 urte” izenekoa. Otsailaren 24ean, Sutegin ikusi ahalko dugu, gaueko 22:30etan hasita. Emanaldirako sarrerak doakoak izango dira, baina aretoak eserleku kopuru mugatua duenez, gonbidapenak banatuko dira. Gonbidapenok, aldez aurretik Udarregi Ikastolan eskuratu ahalko dira, eta emanaldi egunean bertan, saioa baino ordu erdi lehenago Sutegin.

Hastapenetako oroitzapenak
Landaberri Ikastolak 50 urte betetzen dituela eta bertan ibilitako ikasle ohiek idatzitako obra da honakoa. “Hasierako garai zaharretan gertatutako kontakizuna da. Haur ziren garaian gertatutako pasadizoak kontatzen dira. Beraz egian oinarrituak. Landaberri ikastolan Lasarte-Oria eta Usurbilgo haurrak ibili ziren hasiera hartan eta halaxe irudikatu da. Autobusez mugitzen ziren haurrak eta bertako ibilerak ere antzeztuko dira. Garai haietan oso metodo berritzaileak erabili ziren ikastolan, horren testigantza eman nahi da. Bestalde, “Ministerio de Educación”eko inspektorearen bisita izaten zen noizean behin… Ikastola hura batez ere gurasoen ahalegin handi batek atera zuen aurrera. Orduko beraien kezkak ere ikusi ahalko dira. Eta bukatzeko, euskal udalekuak aipatuko dira eta gaur egungo ikastola denok ezagutzen dugunez, 50 urte muga honetarako propio asmatu den abestiarekin bukatuko da”.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.