Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Hilerri zaharra azaroan itxiko da

By on 2017-02-16 in Hirigintza

 

Azken hamabost urteotan ez da lurperatzerik egin kaxkoan bertan den hilerri zaharrean. Hilerri berrian egiten dira orain ehorzketak. Gauzak horrela, hilerri zaharra azaroaren 30ean itxiko du Udalak. Hilerri zaharrean dauden gorpuzkinak bertatik atera eta hilerri berrira eramango dira. Familiek beraien senideen gorputz-hondarrak berreskuratzeko hiru hilabeteko epea izango dute. Berreskuratzen ez direnak, hilerri berrian sortuko den ‘Errautsen Parkean’ utziko dira modu anonimo batean. 

Herritarrek, familiartekoen gorputz-hondarrak berreskuratu eta beraien kabuz kudeatu nahi dituzten kasuetan, eskaerak egin ahal izango dituzte hiru hilabetetako epean.  Gainerakoak, aipatu bezala, Udalaren gain geldituko dira.

 

Informazio gehiago udaletxean

Udaleko zerga-bilketako leihatilean izango da zuzeneko informazioa jasotzeko aukera, astelehenetik ostiralera, 13:00etatik 14:00etara. Izen ematea berriz, udal erregistroan egin beharko dute, horretarako eskuragarri izango den inprimakiaren bitartez.

 

Hilerri berria handitu egingo du Udalak

Hilerri berria handitzeko 120.000 euroko aurrekontua izango du Udalak. Lanak aurten hasi eta aurten bertan amaitu nahi dituzte. Egungo gune berdearen ondoan, Errautsen Parkea izeneko gunea zabalduko dute. Hileta zibilak era irekian egiteko aukera izango da bertan.

Maketa hauetan oinarrituko da eraikuntza berria.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.