Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Sagarrondotik sagardora”, KzGunea edota EPAko ikastaroetan izen emateko aukera

By on 2017-02-14 in Aisia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

sagastizainketa
Otsailaren 11n abiatu zen “Sagarrondotik sagardora” ikastaro zikloa, irailera arte luzatuko dena. Saioak Potxoenean izango dira. Honatx xehetasun gehiago:

Saioen egutegia:
-Otsailak 11: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Martxoak 4: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Martxoak 11: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”, Josu Osaren eskutik.
-Apirilak 1: “Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”, Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
-Apirilak 22: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”, Xabier Akizuren eskutik.
-Ekainak 3: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”, Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Uztailak 15: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”, Josu Osaren eskutik.
-Irailak 9: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”, Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Izen ematea: 
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus
Ikastaroko prezioa: ikastaro osoarena 96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Saio solteetarako ere eman daiteke izena.
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.


KzGunea
Otsailean zehar, arratsaldez zabalduko dute KzGunea 16:00-20:00 artean, martxoan goizez, 09:00-13:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ikastaroak:
-Otsailak 22-28, 16:00-18:00: “Zure lehen urratsak Informatika munduan”.
-Martxoak 1-14, 09:00-11:00: “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Martxoak 9-10, 11:00-13:00: “Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago”.
-Martxoak 15-28, 09:00-1:00: “Ofimatika tresnak”.
-Martxoak 29, 09:00-11:00: “Programa informatiko onenak jaitsi”.
-Martxoak 30, 09:00-11:00: “Informatika lainoan. Bildu eta partekatu zure informazioa”.
-Martxoak 31, 09:00-11:00: “IKTeak bizitza hobetzeko”.

Informazio gehiagorako:
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
Kale Nagusia, 37 (urtarrilean 09:00-13:00 artean zabalik; otsailean, 16:00-20:00 artean zabalik).

agerialdepa.gif
Helduen Hezkuntza Iraunkorra
Matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du Lasarte-Usurbilgo EPA, 18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Helduen Hezkuntza Eskolan. Ofiziala eta doakoa da. Izena emateko: 943 36 66 08 / 943 37 64 43 / www.epalasarte.eus

aekeuskaralaguntza
Etumeta AEK euskaltegia

Ikasturtea urrian abiatu zuten arren, zabalik segitzen du Etumeta AEK euskaltegian matrikulatzeko epeak. Maila guztietako ikastaroak egiteko aukera dago goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,… Eta berrikuntza bat ere martxan jarri dute aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.eus
www.aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.