Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Kantu Taldea, Inauteri Festako kantu-jirarako prestatzen

By on 2017-02-14 in Euskara, Jendartea, Kultura

Astearteroko ikastaroko entsegu saioa izango du gaur Usurbilgo Kantu Taldeak. 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolan bilduko dira. Kantu zaleak ate joka dugun Inauteri Festari begira daude jada. Hain zuzen, mozorro jaia eta Kantu Taldeak hilero azken larunbatean egin ohi duen kalejira egun berean egokituko dira, hilaren 25ean. Iragarriak dauden hitzorduak tarteko, oraingoan, eguerdi partean egingo du Kantu Taldeak bere jira Kaxkoan barrena. Aipatu moduan otsailaren 25ean, eguerdiko 12:30etan hasiko dute saioa Mikel Laboa plazan. Ekitaldia abiatzeko Inauteri Festa girotuko diguten Burrunbazale txarangakoak izango dituzte bidelagun. Zenbait abesti batera eskainiko dituzte. Gero, txarangak alde batetik eta Kantu Taldeak bestetik, bakoitzak bere ibilbidea osatuko du herri erdigunean zehar.

INAUTERIAK
Otsailak 18, larunbata: Euskal Inauteriak, Zubieta-Lasarte artean
11:00-13:00 
Elkarteetan zehar puska bila (Lasarte-Orian).
16:00 Ekitaldia Zubietako plazan.
16:15 Zubietatik Okendora kalejira.
16:30 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrek zubietarrei gondabipen dantza eta zubietarren erantzuna.
17:00 Zubietarren eta lasarte-oriatarren senidetze dantzaldia.
17:30 Kalejira herritik.
18:30 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.
Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.
21:00 Irakurle txokoaren eskutik, bertso afari literarioa Xirimiri Elkartean: Eider Rodriguez, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka.
Antolatzaileak: 
Zubietako herria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

Otsailak 24, ostirala
10:30ak aldera, LHkoen desfilea kalez kale, “Martxa” dantzatuz. Ibilbidea: LH 1., 2, 3. mailakoekin Kaxkoan barrena ibiliko dira eta LH 4, 5 eta 6. mailakoak Kalezarrera igoko dira.
11:15-12:25 Ikuskizuna Oiardo Kiroldegian. “HHkoen dantza ikuskizuna hasiko da, urteroko beraien jantzi bitxiarekin. Ondoren, LHko ikasleak sartuko dira pistara eta “Zaborra ere gurekin dantzan” gaiaren inguruan eskainiko digute saioa. Ikasleek sormena landuz parte hartu dute dantza, koreografia eta istorioa antolatzen. Zabor eta zabor ontziez gain izango ditugu bai, beste pertsonaia berezi batzuk… ezetz asmatu?”. 
LHko saioaren ondoren, 
DBHkoek hartuko dute kiroldegiko pista, “Musikalak” gaia hartuta, sorpresaz beteriko koreografiak eskainiko dizkigute”.
15:00 Aginagako Eskola Txikikoen emanaldia Aginagako frontoian. “Euskal Mitologia” ardatz duten euskal dantzak eskainiko dizkiete gurasoei.
15:30 Inauterietako kalejira Zubietako Eskola Txikitik abiatuta. Zubieta erdigunea zeharkatuko dute.
19:30-20:30 Orbeldi Dantza Taldekoen kalejira Oiardo Kiroldegitik. Amaiera ekitaldia, 20:30etan Mikel Laboa plazan.

Urtarrilak 25, larunbata
Gaia: “Ingurumena”.
12:00-12:30 
Burrunbazale txaranga frontoian.
12:30 
Kantu Taldekoen jira abiatzeko 3 kantu abestuko dituzte Burrunbazale txarangakoekin Mikel Laboa plazan.
Ondoren, 
kantu-jira kalez kale eta Burrunbazale txarangakoekin kalejira. Bakoitzak bere ibilbidea osatuko du.
16:00 Karaoke festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:00 Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako erraldoi txiki, handi eta buruhandien kalejira dultzaineroekin, udaletxetik abiatuta. 
17:00 Burrunbazale txaranga frontoitik abiatuta.
19:00-21:00/23:00-01:30 Kankhar musika jartzailea frontoian.

Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon daitezke.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.


Irudia: Kantu Taldea.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.