Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Euskal blogen inguruko erradiografia bat osatu nahi da

By on 2017-02-08 in Euskara with 0 iruzkin

Azken urteotan ikerketa sakonik egin ez dela ohartuta, Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa abiarazi du. Hau da xede nagusia: euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak eskuratzea. Alegia, blog kopurua zenbatekoa den, nola kudeatzen diren edota zein baliabide erabiltzen dituzten ezagutzea. Edonork bete dezake inkesta. Lanketa honen amaieran, Azkue Fundazioak partekatu egingo ditu inkestaren emaitzak.

Blogen inguruko analisi sakonik egin ez dela ohartuta, jakin-mina piztu zaie Azkue Fundazioko langileei. Jakin badakite, gainera, euskalgintzan eta internet alorrean dauden askok kezka berbera dutela. Euskarazko blogintzaren erradiografia bat osatzeko asmoz, inkesta publiko bat egitea pentsatu dute.


Egoera errealaren isla izan dadin

Azkue Fundazioaren asmoa da inkesta ahalik eta euskaldun hiritar kopuru handienari helaraztea,  erantzun kopurua ere handia izan dadin. Datu horiek baliagarriak izango dira arlo honetan lan egin edota ekiten duten eragile guztientzat: blogariak, irakurleak orokorrean, interneteko garatzaileak, erakundeak…

Ahalik eta erantzun gehien batzea da helburua, “horrela ikuspegi erreal eta zabala lortuko dugulako eta informazioa benetan baliagarria bilakatuko delako”, Azkue Fundaziotik aditzera eman dutenez. “Zenbat eta inkesta kopuru gehiago lortu, emaitza aberatsagoa eta osatuagoa izango da. Lortutakoa egoera errealaren isla izango da”.

Zenbat blog daude euskaraz idatzita? Zein gai eta arlo lantzen dira? Zenbat blogari euskaldun daude? Nola daude garatuta? Etekinik sortzen al dute?
Eta kontsumitzailearen ikuspegitik, nahikoa al da blog horiekin? Irakurleen beharrak asetzen dituzte blog horiek? Zein gai gustatuko litzaieke irakurleei euskaraz landuta izatea? Honelako galderei erantzuten saiatuko da inkesta.

Egungo egoera ezagutu eta etorkizunera begira estrategiak, garapenak eta egitasmo berriak martxan jartzeko, baliagarria bilakatuko da inkesta bidez osatuko den erradiografia.


Inkestaren ezaugarriak

Inkesta gizarte osora zabalik dago, hau da, edozeinek bete dezake; edozein blogarik edo blogen kontsumitzailek, nahiz eta blogik ez izan; sarean ibiltzen den edozein euskaldunek. “Ikuspegi bitatik landu da galdetegia, eta azterketa bikoitza egin nahi da: une honetan sarean dauden euskarazko blogen izaeraren inguruan sakondu; baina baita irakurle, edo kontsumitzaileok zein eduki mota kontsumitzen ditugun ezagutu eta zein behar sumatzen ditugun jakitea ere”, Azkue Fundazioa aditzera eman duenez.


Inkesta erantzun nahi duzu?

Azterketa honetan zuk ere parte hartu nahi baduzu, ondoko estekan ageri den inkesta bete, oso erraza da: Euskal Blogintzari Buruzko Inkesta.


Blogetan! ekimenaren bigarren edizioa

Bestalde, Azkue Fundazioak Blogetan! Euskal blogariak lehian egitasmoaren bigarren edizioa jarri du martxan. Lehiaketa honetan Argia aldizkaria du laguntzaile. Euskaraz sortzen diren blogak ezagutu, zabaldu eta sustatzea da helburua.


Oharra: Albiste hau babestua izan da.

 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.