Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Arritxulo-Arantza mendi irteeran izen emateko azken eguna

By on 2017-02-08 in Aisia, Jendartea, Kirola

Uztailera arte, Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea osatuko du Andatza M.K.T.-k 7 etapetan. Lehenengoa hilaren 15ean egin zuten, Hondarribia eta Arritxulo artekoa. Bigarrenak, Arritxulo eta Arantza lotuko ditu igande honetan, otsailaren 12an. 19 kilometroko bidea osatzeko goizeko 07:30etan Oiardo Kiroldegian jarri dute biltzeko hitzordua. Joan etorria autobusez egingo denez, aurrez eman beharko da izena. Otsailaren 8a baino lehen 10 euroko ordainketa egin beharko da kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Oharrak: “Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri”.
Antolatzailea: Andatza M.K.T.

2017ko egutegia
-Urtarrilak 15: “Bidasoako Kontrabandistak”: Hendaia-Hondarribia-Harritxulo.
-Otsailak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 2”: Arritxulo-Arantza.
-Martxoak 12: “Bidasoako Kontrabandistak 3”: Arantza-Beintza.
-Apirilak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 4”: Beintza-Ziga.
-Maiatzak 14: “Bidasoako Kontrabandistak 5”: Ziga-Erratzu.
-Ekainak 11: “Bidasoako Kontrabandistak 6”: Erratzu-Etxalar.
-Uztailak 9: “Bidasoako Kontrabandistak 7”: Etxalar-Biriatu.
-Irailak 9-10: Posets 3.375 m.
-Urriak 8: Anboto.
-Azaroak 12: Elgeako zerra.
-Azaroak 23,24,25: Mendi Astea.
-Abenduak 17: Hendaia-Ibardin.

“Andatzakoak Perdidon”
“Amaia Zubelzuk eta Ander Aisak prestatutako “Andatzakoak Perdidon” ikuskizun bizia ezagutzeko aukera izan genuen azaroako Mendi Astean. Ordesan bizi izan genituen 3 egunetako ibilaldien bideoa ikusgai duzu lotune honetan: https://goo.gl/photos/fBcQx53CZfT7smc68.”

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.