Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Maiatzaren 7ko galdeketaren aldeko herritarren argazki erraldoia igandean

By on 2017-02-01 in Jendartea

“Hurrengo data garrantzitsua otsailak 5 dugu; guztiok zaudete gonbidatuta Dema Plazan egingo den argazki erraldoira! Herritarron garaia da”, adierazi dute Herritzartu taldetik. Maiatzaren 7an egingo den galdeketari babesa adierazteko argazki erraldoian parte hartzera animatzen gaituzte. Ez ahaztu hitzorduaz; igandean, otsailak 5, 13:00ean Dema plazan. “Animatu eta parte hartu ezazu! Usurbilgo Herriak Hitza Hartu, erabakitze eskubidearen alde”, adierazi dute Herritzartutik. Larunbaterako batzarra deitu dute Potxoenean.

Sinadura eta selfie bilketa
Marka berri bat hautsi du maiatzaren 7an erabakitze eskubidearen inguruan ospatuko den galdeketa antolatzen ari den Herritzartu elkarteak. Dagoeneko 500 herritarrek galdeketari babesa adierazi diote. Norbanakoez gain, herriko talde, elkarte edota eragile hainbatek ere bai. “Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko dira dagoeneko beren babesa agertu digutenak; Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu…”, adierazi dute.

Sinadura gehiago batzera doaz, ohar bidez gogorarazi dutenez, “atxikimendu kanpainak aurrera darrai” eta. Aipatu moduan atxikimendu mordoa bildu dituzten arren, gehiago lortzea da Herritzarturen erronka. Asteburuan mahaia jarriko dute frontoi inguruan. 

Datozen deialdiak
Selfie kanpaina: maiatzaren 7ko galdeketari babesa adierazteko selfiak whatsappez bidali 634 44 55 12 telefono zenbakira.

Otsailak 4, larunbata 
12:00 Batzar irekia Potxoenean.
Arratsaldean, manifestuari atxikimendua emateko mahaia frontoi inguruan.

Otsailak 5, igandea
13:00 Argazki erraldoia Dema plazan.

Taldeari buruzko informazio gehiago jaso edo hartuemanetan jartzeko:
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
E-posta: usurbilgureeskudago@gmail.com

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.