Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa otsaila, 2017

Gutxieneko zerbitzuak asteazkenean, tren eta autobus zerbitzuetan

By on 2017-02-28 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Gutxieneko zerbitzuak asteazkenean, tren eta autobus zerbitzuetan

24 orduko greba orokorra deitu dute Euskotreneko langileek asteazken honetarako, martxoaren 1erako. Enpresako zuzendaritzak sindikatuak, Batzorde Iraunkorra eta Amara eta Araso lan egoitzetako greba batzordea osatzen duten langileak salatu dituzte. Hain zuzen, salaketa horren harira asteazken honetan epaiketa izango dute Donostian.  Langileek LAB, CCOO, UGT, ESK eta independenteen sindikatuen babesa dute. Greba eskubidearen aurkako eraso argitzat jo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo alkate eta zinegotzi hainbaten agerraldia igandean, maiatzaren 7ko galdeketa babesteko

By on 2017-02-28 in Jendartea with 0 iruzkin
Usurbilgo alkate eta zinegotzi hainbaten agerraldia igandean, maiatzaren 7ko galdeketa babesteko

1979. urteaz geroztik zinegotzi eta alkate izan diren usurbildarren hainbat udal ordezkariek babesa adieraziko diote, Herritzartu Elkartea maiatzaren 7rako antolatzen ari den galdeketari. Martxoaren 5ean, eguerdiko 12:00etan udaletxe aurreko plazan deitu duten ekitaldian izango da. Herritzartutik gogorarazi dutenez, 1979. urtetik “hona ia legegintzaldi guztietan plazaratu izan du Usurbilgo Udalbatzak gehiengo osoz, erabakitzeko eskubidearen aldeko iritzia. Gure ustez, oso […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larunbatean aurkeztuko dute, Zubietako maiatzaren 7ko galdeketa

By on 2017-02-28 in Jendartea with 0 iruzkin
Larunbatean aurkeztuko dute, Zubietako maiatzaren 7ko galdeketa

Lasarte-Orian, Urola Kostan, eta udalerri honetan, Usurbilen ere maiatzaren 7rako galdeketak deitu dituzte. Zubieta ere olatu honetara batu da. Galdeketa propioa antolatzen hasiak dira. Maiatzaren 7ko galdeketa halere, prozesu luze eta sakonago baten baitan kokatzen dute zubietarrek. Larunbat eguerdiko 12:00etan Zubietako errebote plazan deitu duten herri agerraldi baten bidez aurkeztuko dituzte hitzordu honen nondik norakoak.  […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Gipuzkoarrok dantzan, independentziara!” ekimenean parte hartzera deitu du Ernaik

By on 2017-02-28 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
“Gipuzkoarrok dantzan, independentziara!” ekimenean parte hartzera deitu du Ernaik

Gipuzkoako gazteak larunbatean, martxoak 4, Hernanin biltzekoak dira independentziaren aldekotasuna adierazteko. “Gipuzkoarrok dantzan, independentziara!” egunaren baitan, ekimen desberdinak antolatu ditu Ernaik. Usurbildarrak ere hitzorduotan parte hartzeko deia egin du gazte erakundeak, NOAUA!ra helarazi duten idatziaren bidez. “Usurbildik ere ozen adierazi nahi dugu independentziaren aldeko gure hautua, eta oihua sendoa izan dadin, Hernanira gonbidatu nahi zaitugu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubiaurreneako muralaren inaugurazioa, elkartasun agerraldi jendetsua

By on 2017-02-28 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Zubiaurreneako muralaren inaugurazioa, elkartasun agerraldi jendetsua

Sorterritik urrun daudenekiko elkartasun eta maitasun txoko berria du Usurbilek, Zubiaurrenea kaleko mural berrian. Otsailaren 24an Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituriko elkarretaratzean inauguratu zuten, desio argi bat adieraziz: “halako muralak, horrelako kontzentrazioak, aspaldi egiten ditugun ekimen eta aldarrikapenak egin behar ez izatea. Horrek esan nahiko luke preso eta iheslari guztiak gure artean, etxean izango genituela. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Alternatibak eraikitzen segiko dute gazteek, martxoaren 3an eta 10ean

By on 2017-02-28 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Alternatibak eraikitzen segiko dute gazteek, martxoaren 3an eta 10ean

Gazteen arazoei gazteek irtenbidea emateko, dituzten kezka eta hutsuneei aurre egiteko alternatibak sortzen hasiak dira Aginaga, Usurbil eta Zubietako gazteak. Otsailaren 17an egin zuten lehen batzarra Potxoenean. Abendua hasieran Barañainen egin ziren Gazteraiki Topaketetan parte hartu zuten herritarrek bideratu zuten saioa, “Euskal Herri mailan lanean dabilen gazte mugimenduaren ikuspegi hori lehenengo pertsonan kontatzeko herriko gazteei”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Martxoaren 8ari loturiko bertso-afaritarako sarrerak salgai

By on 2017-02-28 in Jendartea with 0 iruzkin
Martxoaren 8ari loturiko bertso-afaritarako sarrerak salgai

Matrakak Usurbilgo Talde Feministak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak elkarlanean josi dute jada, Martxoaren 8ari begirako egitaraua. Antolatu dituzten ekimenen artean, azken urteotan arrakastatsua suertatu den bertso-afaria dago. Aurtengoan, ostiralez, martxoaren 10ean ospatuko da Artzabalen. Txartelak salgai dituzue jada, Aitzaga eta Bordatxo tabernetan. Honatx Martxoaren 8aren bueltan deitu dituzten ekimenak: Martxoak 5, igandea: 28. Lilatoia Donostian 09:00-12:00 Kontsigna […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteriak iruditan, NOAUA!ren Argazkitegian

By on 2017-02-28 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Zubietarrek lasartearrekin batera ospaturiko Euskal Inauterien eskutik hasi ginen girotzen mozorro festarako. Ikastetxeek hartu zuten lekukoa gero, hilaren 24an. Euskal mitologia, hondakinen kudeaketa edota musikalak hizpide hartuta koreografia eder askoak eskaini zituzten. Eta erakustaldi bikaina egin zuten baita Orbeldikoek, Adunako azeri dantzak plazaratuz Inauteri Festa egunaren bezperan.  Mozorro jai handiaren egunerako proposatua genuen gaiarekin, Ingurumenarekin bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.