Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Huntza, The Hastelen´s eta Zaparra, larunbateko Bizi Kalean

By on 2017-01-31 in Aisia, Jendartea

Musikaz blai datorkigu Hurbilago Elkarteko tabernarien otsaileko azoka. Igande eguerditik larunbat iluntzera aldatu dute datorren hitzordua. Txotx garai betean egonik, sagardotegiko jan edana dastatzeko modua eskainiko digute. Eta musika izango da oraingoan protagonista nagusia. Herriko bi talde gonbidatu dituzte; The Hastelen´s eta Zaparra. Eta haiekin, azken hilabeteotan arrakasta itzela izaten ari den Huntza taldea etorriko da Usurbila. Menu erakargarri honekin osatu dute Hurbilago Elkarteko tabernariek larunbat honetarako otsailaren 4rako Bizi Kalea gastronomia guneko eskaintza. Adi kontzertuetarako sarreren salmentari, aurrez eskuratu ahalko dira eta tabernetan:

Otsailak 4, larunbata
19:00-21:00
 Bizi Kalea. Sagardotegiko pintxoak 2 eurotan (bakailu tortila, txorizoa eta saiheskia), edaria euro batean.
21:00-21:30 Hurbilago Elkarteko saltokietan xahutzeko 150 euroko erosketa balearen eta tabernarien oparien zozketa.
Arratsaldean zehar, borladun animaliak lantzeko tailerra antolatuko du Txirinbolo dendak eta dron bat erabiltzeko aukera eskainiko du baita, eguraldi ona bada.

Kontzertuak
20:00
 The Hastelehen´s.
22:30 Huntza. Sarreren salmenta: aurrez 5 eurotan salgai Usurbilgo tabernetan, Hernaniko Garinen, Lasarte-Oriako Ilargin, Orioko Kolon Txikin eta Zarauzko Arranon. Egunean bertan 6 eurotan salgai.
00:00 Zaparra.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.
Babesleak: Usurbilgo Udala eta Eusko Jaurlaritza.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.