Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Urteko lehen jira egin aurreko astearteroko Kantu Taldekoen entsegua gaur

By on 2017-01-24 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura

Ikasturte berria, bederatzigarrena abiatu zuen hilaren 10ean Usurbilgo Kantu Taldeak. Nobedadeekin. Hasteko, gidari berri batekin; udazkenean, Susi Elosegiren lekukoa hartu zuen Jaione Eskuderorekin. Honez gain, Kantu Taldeak, Usurbilgo Udalarekin eta NOAUA! K.E.-rekin elkarlanean udazkenean baita kaleratu zuen kantu-liburuxka berria baliatu ahalko dute. 5 eurotan eskura ditzakezue NOAUA!n, Lizardi eta Laurok liburu dendetan. 300 euskal abesti aurki ditzakezue bertan, kanta hauen eta egileen inguruko datu interesgarriekin hornituak.

Tresna ezin baliagarriagoa, hasi duten ikasturte berrirako. Ohi bezala, Kantu Taldeak, asteartero biltzen segiko baitu, 18:30-19:30 artean, Udarregi Ikastolako kantu gelan. “Lotsa alboratu eta etorri”, zioen Jaione Eskuderok, berriki NOAUA!ri eskaini zion elkarrizketan.

Entsegu saio hauez gain, hilero kantu-jiran ateratzen dira plazara. 2017ko lehen hitzordua, hilaren 28rako deitu dute. Ohi bezala, 19:00etan abiatuko dira Mikel Laboa plazatik.

Datozen deialdiak
Asteartero…
18:30-19:30 Kantu Taldekoen ikastaroari loturiko saioa. 

Urtarrilak 28, larunbata
19:00 Kantu-jira  Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Antolatzailea: Kantu Taldea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.