Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Herri Galdeketaren alde, 500 sinadura dagoeneko!!

By on 2017-01-23 in

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 500 sinadura bildu ditugu iada, baina atxikimendu kanpainak aurrera darrai.

Herri Galdeketari atxikimendua emateko, bidali selfie bat 634 44 55 12 zenbakira edota hurbildu zaitez frontoi inguruan jarri ohi dugun sinadura mahaira, urtarrilak 29an (eguerdian) nahiz otsailak 4an (arratsaldean).

Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko dira dagoeneko beren babesa agertu digutenak; Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu…

Atxikimendu asko bildu ditugu, baina gehiago lortzea da gure helburua. Hurrengo data garrantzitsua otsailak 5 dugu; guztiok zaudete gonbidatuta Dema Plazan egingo den argazki erraldoira! Herritarron garaia da.

HERRITZARTU.
Eman Hitza Herriari.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.