Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

GuraSOS: “Erraustegia guztiz bideraezina da eta ez da gauzatuko”

By on 2017-01-03 in Ingurumena, Jendartea

Erraustegiaren proiektuaren irregulartasunak agerian uzten dituen dosier potolo bat aurkeztu eta helarazi die GuraSOSek hebidadeei, astearte goiz honetan Donostiako Kaxilda liburu dendan egin duen agerraldian. “GuraSOSek pasa den abenduaren 27az urgentziazko azterketa bat egin du eta erraustegi proiektuaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantzieroari buruzko atariko auditoretza”. 

Egin duten lanketarekin ondorio argi batera heldu dira. “Proiektua guztiz bideraezina da eta ez da gauzatuko”.

DOSIERREKO ONDORIO NAGUSIAK
-Herritarrek parte hartzeko duten oinarrizko eskubidea urratzen da, baita hondakin planei buruzko errebisio eta ebaluzioari buruzko ingurumen legedia, gizarteari errausketaren aukera libreki eta demokratikoki birplanteatzea eragotziz. 
-Administrazioak ez du betetzen, aurreko plana ebaluatu eta berria tramitatu eta onartzeko duen eginkizuna.
-Kontratua ez dator bat lizitazio ereduarekin. Kontratista eragiketa honek duen arriskutik kargugabetzen du, gastua eskandalutsuki garestituz diru-kutxarentzat. 
-Planteaturiko kontratuak Gipuzkoako Foru Aldundiak duen zorra sendotuko du. Horrek gipuzkoar guztiontzat ondorio sozialak ekarriko ditu, zor hori konpentsatzeko eta aurrekontuetan oreka izateko gastuak murriztu beharko baitira.
-Kontratuak ez ditu betetzen gastu publikoaren eraginkortasun eta jasangarritasun printzipioak, ezta ezifientzia printzipioa baliabide publikoen esleipenean.
-Kontratuaren kostua ez da ezagutzen, ezta bere finantziazioaren segurtasuna ere.
-Kontratuak ingurumen hutsune larriak ditu eta ez du herritarren osasuna bermatzen.
-Ez du bideragarritasun tekniko, juridiko eta ekonomiko-finantzierorik.
-Kontratuak borondate politiko huts bati erantzuten dio, Legea eta herritarrak baztertzen ditu, eta horrek sinesgarritasun defizit larria eragiten du, ezinbestekoa halako instalakuntza arriskutsu batean. Agintariek borroka juridikoa irabaz dezaketela uste dute, baina herritarren konfiantza galtzearen bizkar ari dira egiten.
-Proiektu hau ezingo da gauzatu, baina zalantza da zer kostu izango duen ekonomian eta zatiketa sozialean.

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.