Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2017

Huntza, The Hastelen´s eta Zaparra, larunbateko Bizi Kalean

By on 2017-01-31 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin

Musikaz blai datorkigu Hurbilago Elkarteko tabernarien otsaileko azoka. Igande eguerditik larunbat iluntzera aldatu dute datorren hitzordua. Txotx garai betean egonik, sagardotegiko jan edana dastatzeko modua eskainiko digute. Eta musika izango da oraingoan protagonista nagusia. Herriko bi talde gonbidatu dituzte; The Hastelen´s eta Zaparra. Eta haiekin, azken hilabeteotan arrakasta itzela izaten ari den Huntza taldea etorriko […]

Jarraitu Irakurtzen »

OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

By on 2017-01-31 in
OTSAILAK 5: Argazki Erraldoia maiatzaren 7ko Herri Galdeketaren alde.

Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren lizitazioa sinatu du Foru Aldundiak

By on 2017-01-31 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Erraustegiaren lizitazioa sinatu du Foru Aldundiak

Goizean zehar oraindik tramite burokratiko batzuk falta zirela aipatu du Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, baina foru gobernu taldeko beste kide batek, Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak dekretu bidez sinatu du jada, Zubietako erraustegiaren esleipena. Ondoko irudietan duzue Asensio irribarretsu, esleipena sinatu duen unean. Aldundiak dituen aurreikuspenak betetzen badira, hilabete eta erdi barru inguru […]

Jarraitu Irakurtzen »

Foru aurrekontuen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du gaur GuraSOSek

By on 2017-01-31 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

EAEko Auzitegi Nagusiak GuraSOSek aurkeztutako helegitea alboratu zuela jakin zen astelehen goizean. Berehala, premiazko eta urgentziazko agerraldia deitu zuen GuraSOSek Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunearen atarian. Gogorarazi zutenez, “hondakinen kudeaketan azken hitza ez dute izango auzitegiek. Gizartea izango da erabakiko duena”. Horregatik manifestazioa deitu du otsailaren 19rako (igandea) eguerdiko 12:00etan. Donostiako Artzai Onaren paretik abiatuko den mobilizazioa, “Elkarrekin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kultura Aholku Batzarra ostegunean

By on 2017-01-31 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Kultura Aholku Batzarra ostegunean

Kultur arloko talde, elkarte eta eragileei zuzenduriko deialdia; Kultura Aholku Batzarra deitu du Usurbilgo Udalak ostegunerako, otsailaren 2rako 18:00etan Potxoenean. Iraganean maiztasun jakin batekin biltzen zen batzordeari, diru-laguntza deialdi berriari edota udal materiala erabiltzeko irizpideei buruz jardungo dute saio honetan. Honatx Usurbilgo Udaletik NOAUA!ra helarazi duten deialdiren inguruko zehaztasunak: Kultura Aholku Batzarra Eguna: otsailak 2, osteguna. Ordua: 18:00. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Bidasoako Kontrabandistak” ibilbideko bigarren etaparako izen ematea zabalik

By on 2017-01-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
“Bidasoako Kontrabandistak” ibilbideko bigarren etaparako izen ematea zabalik

Uztailera arte, Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea osatuko du Andatza M.K.T.-k 7 etapetan. Lehenengoa hilaren 15ean egin zuten (partaideak ondoko irudian), Hondarribia eta Arritxulo artekoa. Bigarrenak, Arritxulo eta Arantza lotuko ditu otsailaren 12an. 19 kilometroko bidea osatzeko goizeko 07:30etan Oiardo Kiroldegian jarri dute biltzeko hitzordua. Joan etorria autobusez egingo denez, aurrez eman beharko da izena. Otsailaren 8a […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil F.T.-ren Bartzelonako bidaian izen emateko azken eguna

By on 2017-01-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil F.T.-ren Bartzelonako bidaian izen emateko azken eguna

Duela zazpi urte egin zuten moduan, 2017ko apirileko Aste Santuko oporraldian Bartzelonara bidaia antolatzen ari da Usurbil F.T., apirilaren 15 eta 16ko asteburuan Realak Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketa izango dela baliatuta. “Bidaia Bartzelonaz gozatu eta Barça-Reala partida ikusi nahi duen ororentzat izango da”, iragarri dute antolatzaileek. Bidaian izen emateko epea astearte honetan, urtarrilaren 31n […]

Jarraitu Irakurtzen »

Olatz eta Patxi herriko presoen euskal herriratzea eskatuko dute gaurko osoko bilkuran

By on 2017-01-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Olatz eta Patxi herriko presoen euskal herriratzea eskatuko dute gaurko osoko bilkuran

Bada nabarmentzeko gai bat Usurbilgo Udalak astearte honetarako deitua duen urtarrilari dagokion osoko ohiko bilkuran;  Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzeko mozioa aurkeztuko du Usurbilgo EHBilduk, saioan zehar eztabaidatu eta bozkatua izan dadin. Osoko bilkurari arratsaldeko 18:00etan ekingo diote, Usurbilgo Udalako udalbatza aretoan. Besarkadak eta animu mezuak, azken ostiraleko elkarretaratzean Hilero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.