Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

“Zirkorrika”, 20. Korrika musikatuko duen abestia

By on 2016-12-14 in Euskara, Jendartea, Kultura

“Batzuk” aldarripean, martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko den euskararen aldeko lasterketak abestia badu jada. Albiste honi atxikitako bideoan duzue entzungai. Goizean aurkeztu dute, 20. Korrikaren helmuga izango den Nafarroako hiriburuan. Musikari ezagunek parte hartu dute abestiaren sorkuntzan. “Xabier Zabala da musikaren egilea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea. Interpretazioan, aldiz, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria. Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean. Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia”, berri eman dute AEK eta Korrikako ordezkariek. 

Korrikaren aldeko materiala salgai, San Tomas Azokan
Euskararen aldeko lasterketa gu guztion laguntzaren beharrean da. 20. Korrikaren materiala salgai dute jada Etumeta AEK euskaltegian; sudaderak, kamisetak, lepokoak, agendak, giltzarriak… Astelehenetik ostiralera, 09:00-12:00 artean edo 16:00-19:30 artean gerturatzen bazarete eskura dezakezue materiala. Ez ahaztu bestalde euskaltegira gerturatuta, Korrika Laguntzaile izan gaitezkeela. 12 euroren truke, Korrika Laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa jasoko duzue. Igandean ospatuko dugun San Tomas Azokan ere salgai izango duzue, 20. Korrikako materiala.

20. Korrikako mezua eta omenduak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.