Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Bertso saioa Maia eta Arzallusekin eta triki-poteoa gaur Kaleragunean

By on 2016-12-14 in Jendartea, Politika

Joan etorri gari izan da azken orduotan Usurbilgo Kaleragunean. Batetik, Ernai eta Aitzina gazte erakundeetako kideen bisita izan zuten asteartean. “Babes irmoa adierazi nahi genien, bai hemen dauden preso ohiei eta bai EPPKko kideei, orain ematen ari diren eztabaida prozesuaren harira”, adierazi dute grabatu duen bideoan. Albiste honi atxikia duzue. Abenduaren 28an gazteei Usurbila etortzeko deia egin dute. Gazte agerraldi jendetsua iragarri dute egun horretarako. “Egun horretan irudikatu nahi dugu, bakearen eta askatasunaren aldeko gazteon konpromiso irmoa”, adierazi dute Ernai eta Aitzinako kideek.

Bisita gehiago atzo. Espetxetik irten ziren Arkaitz Landaberea, Julen Etxaniz eta Oroitz Gurrutxaga. Landaberea eta Etxanizi harrera egin zitzaien Kaleragunean. Solaserako tarterik ere izan zen asteartean. Urko Aiartza abokatu eta senatari ohiak Palestina, HegoAfrika, Irlanda eta Kolonbiako bake prozesuak aztertu zuen. Prozesuotan izandako presoen kaleratzeak izan zituen hizpide.

Gaur, bertso saioa eta triki-poteoa Kaleragunean:

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!
Abenduak 14, asteazkena
18:30-20:30 Bertso saioa Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.

Abenduak 15, osteguna
18:00
 Hitzaldia Potxoenean, Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuekin: “Estatu Frantseseko presoen Erradiografia”.

Abenduak 16, ostirala
Presoei buruzko kantu emanaldia. “Presoen gaia erreferentzia duten abeslari desberdinen emanaldia”.

Abenduak 17, larunbata
10:30etan
 hasita egun osoz, presoen bisitarien arteko mus txapelketa erraldoia. Preso bakoitzeko, bikote bat.

Abenduak 18, igandea
11:30 Iheslari eta Deportatuei keinu bezala, Oriaren jaitsiera txalupaz Aginagako Mapiletik Oriora.
12:00 Ekitaldia Orioko Herriko plazan eta mokadu txiki bat.
18:00 Dj Olarius.

Egitarau osoa hemen: Kaleraguneko ekimenak

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.

161214solasaldia

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.