Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

27 ekoizleek izen eman dute jada, San Tomas Festako lehiaketetan

By on 2016-12-14 in Aisia, Euskara, Jaiak, Jendartea, Kultura

Igandean, abenduaren 18an ospatuko dugun San Tomas Festako babarrun eta sagardo lehiaketetan izen emateko epea ixtear dugu. Ostegun hau duzue, produktuok NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara ekarri eta inskripzioa bideratzeko azken eguna. Lehiaketotan parte hartzeko bete beharrreko baldintzak ohikoak, betikoak dituzue. 

Dagoeneko 27 ekoizleek izena eman dute txapelketotan; 21 babarrun eta 6 sagardo ekoizleek.

Izen ematea
Abenduaren 15era arte, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sariak:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak…
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez… elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.