Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abendua, 2016

Jai giroa nagusi, 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketan

By on 2016-12-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Koloretsua eta parte hartze aldetik jendetsua izan da beste behin, Urtezahar egun honetan ospatu berri den 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Herriko ostalaritza eta merkataritza suspertzearen aldeko ekimena ondoko irudiotan bildu dugu. Hurbilagoren Gabonetako Zozketa Lasterketa amaieran, Hurbilago Elkarteko ostalari eta merkatariek oparitutako hainbat sari zozketatu dituzte parte hartzaileen artean. Saritu batzuk ez dira agertu. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herritzartu, 7. San Silvestre Herri Lasterketan

By on 2016-12-31 in Jendartea with 0 iruzkin
Herritzartu, 7. San Silvestre Herri Lasterketan

“Atera selfie bat bakarka, lagun artean, familian Herritzarturekin”, hortxe maiatzaren 7rako erabakitze eskubidearen inguruko galdeketa antolatzen hasia den Herritzartu elkarteak abiatu duen kanpaina berriaren gakoa. Geure burua irudi batean erretratatu eta argazkia whatsapp bidez, telefono zenbaki honetara bidaltzera gonbidatzen digute: 634 445 512. Bide honetatik ere, herritarren ahalik eta babesik handiena bildu nahi dute. Ez ahaztu halere, segidan duzuen manifestua […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urtea agurtzeko, presoez oroitzeko brindisa 20:00etan Kaleragunean

By on 2016-12-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

Ondoko irudietan dituzue azken orduetan Kaleragunean egin diren zenbait ekimen; batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada ospatu zuten bart Potxoenean. Bestalde, “Egia bide, askatasuna amets” ekitaldia ere egin zen. Urtea gure artean falta ditugunak oroituz, haien aldeko brindisaren bueltan agurtuko dute Kaleragunean. Honatx astebururako iragarri dituzten ekimenak: Kalera Kalera! Bakea eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Harane, gaztetxo futbolarien topagune

By on 2016-12-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Lagun arteko topaketa ospatzen ari dira urteko azken goiz honetan zehar Harane futbol zelaian. Etxekoekin batera, Gipuzkoa eta Nafarroako 7 talde batu dituzte, futbol partidak jokatzeko: Pasaia K.E., Sanse, Urnieta K.E., Allerru, Orioko F.T., Baztan, Villabona eta Usurbil F.T. Antolatzaileen, Usurbil F.T.-koen eskutik oroigarri bana jaso dute, topaketa hasi aurretik.  Bartzelonara bidaia Ekimen honekin agurtuko du Usurbil […]

Jarraitu Irakurtzen »

Saritu ugarirekin amaitu zuten, Mirotzen omeneko eskubaloi neurketen maratoia

By on 2016-12-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Eskubaloiaren festa handia ospatu zuten atzo Oiardo Kiroldegian. Mirotzen omenez Usurbil Kirol Elkarteak antolaturiko 9. txapelketara Euskal Herriko txoko ezberdinetako infantil neska-mutilen taldeak gondidatu zituzten. Amaieran sari mordoa banatu ere bai. Honatx jokatu ziren lagun arteko txapelketen sailkapenak eta sarituen berri: Sailkapena Infantil neskak 1-Basauri 2-Usurbil 3-Anaitasuna 4-Basauri 5-Zarautz 6-Tolosa Infantil mutilak 1-Usurbil 2-Basauri 3-Usurbil […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tren eta autobus zerbitzuetan murrizketak asteburuan

By on 2016-12-31 in Jendartea with 0 iruzkin
Tren eta autobus zerbitzuetan murrizketak asteburuan

Urtezahar egunerako eta urtarrilaren lehenerako, asteburu honetan egokitu diren egun seinalatuotarako alegia, murrizketak izango dira tren eta autobus zerbitzuetan. Bai Euskotrenen, baita Urola-Kosta, Usurbil-Hernani eta Aginaga-ospitaleak lotzen dituzten autobus zerbitzuetan ere. Adi beraz ohar hauei: Euskotren Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: 19:50ean Amaratik Zumaiara (Usurbilen 20:04an), 20:00etan Zumaiatik Amarara (Usurbilen 20:24an). Urtarrilaren 1eko goizeko zerbitzu bakarrak: Zumaia-Amara […]

Jarraitu Irakurtzen »

7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa 17:00etan, frontoitik abiatuta

By on 2016-12-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Urtea lasterka batean agurtu nahi duenak, 17:00etarako prest egon dadila, frontoi ingurutik abiatuko den 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketan parte hartzeko. Herriko ostalaritza eta merkataritza suspertzearen aldeko kirol ekimenak bi itzuli egingo dizkio herri erdiguneari. Abiapuntua bezala, helmuga ere frontoian izango du lasterketak. Amaieran, urtero moduan, Hurbilago Elkarteko kide diren taberna eta saltokien eskutik, opari mordoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

EH-ko Mugimendu Feministaren batzarra eta “Egia bide, askatasuna amets” ekitaldia gaur

By on 2016-12-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
EH-ko Mugimendu Feministaren batzarra eta “Egia bide, askatasuna amets” ekitaldia gaur

Emakume preso ohiek hartua dute lekukoa atzotik, Usurbilgo Kaleragunean. Agerraldia egin zuten eguerdian, iluntzean “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan” mahai-ingurua. Honatx preso ohien itxialdi gunera datozen hurrengo ekimenak. Batetik, EHko Mugimendu Feminista Potxoenean batzartuko da. Eta urtero legez, “Egia bide, askatasuna amets” ekitaldia egingo da, 19:00etan Kaleragunetik abiatuta.  Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea! Abenduak 30, ostirala […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.