Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Zubieta Pilota Elkartea laguntzeko Txerri Festa, azaroaren 20an

By on 2016-11-10 in Aisia, Jendartea, Kirola

Iaz bezala, Zubieta Pilota Elkarteak bilgunea antolatzeko Txerri Festa antolatu dute azaroaren 20rako. Txerria ardatz izango duen egun honetan, artisauen postuak jarriko dituzte, edota Joko Garbi partidak jokatuko dira. Bazkaria ere izango da. Txartelak aurrez eskuratu beharko dira Alamandegin, azaroaren 17a baino lehen.

Azaroak 20, igandea
Txerri Festa Zubietan, Zubieta Pilota Elkartearen alde:
Goizean zehar, postuak: gazta egilea, pilota egilea, larruz eginiko lanak, sagardo egitea, ukenduak, ogia, beira…
Bertsolariak: Lizaso eta Egaña.
10:00 Txerri-hilketa ondorengo lanen erakusketa.
10:15 Txistorra, odolki eta saltxitxen ekoizpena. Ondoren, pintxoak salduko dira.
12:00 Gaztetxoen arteko Joko Garbiko partidak frontoian.
14:00 Bazkaria frontoian. Menua: Eusko Label Tolosako babarrunak eta Ibarlur Ibarrako piparrak, Lumagorri oilaskoak, gazta, kafea eta kopa. Txartelak aurrez salgai Alamandegin, azaroaren 17ra arte: helduenak 20 eurotan, 14 urtera arteko haurrenak 10 eurotan.
Bazkalostean, erromeria.

Antolatzailea: Zubieta Pilota Elkartea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.