Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Afari beganoa eta “Bertxortan” ikuskizuna gaur, Usurbilgo Gaztetxean

By on 2016-11-10 in Aisia, Jendartea, Kultura

Hainbat ekimen antolatzen ari dira lau urte bete dituen Usurbilgo Gaztetxean, urte amaiera honetarako. Hasteko, afari beganoa ostegun honetan eta “Bertxortan” ikuskizuna:

Hurrengo ekimenak
Azaroak 10, osteguna
20:30 
Afari beganoa borondatearen truke, Usurbilgo Gaztetxean.
Ondoren, Bertxortan (antzerki eta bertsoen ikuskizuna).

Abenduak 8, osteguna
20:30
 Afari beganoa borondatearen truke.

Abenduak 17, larunbata
3. Kaosa eta Lentejak jaialdia.
“Hasi prestatzen dilista errezeta berriak txapelketarako, lehia ziurtatua baitago!”.

Abenduak 24, larunbata
Kitarrentzako pedalen tailerra. “Kitarrentzako pedalak garesti daudela eta nazkatuta, geronek egin genitzake eta hori ikasteko tailerra egingo dugu. Horrela Olentzerori eskatu beharrik ez! Pedalen menua laster zabalduko dugu! Interesatuak deitu 608 566 683 zenbakira”.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.

161107gaztetxea

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.