Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Aitzagaren lau t´erdiko txapelketako finala ostiralean

By on 2016-11-09 in Aisia, Jendartea, Kirola

Hilabetez kanporaketak eta azken faseko neurketak jokatu ostean, final handiaren txanda orain. Ostiral honetan, azaroaren 11n, Aitzaga tabernak antolaturiko lau t´erdiko pilota txapelketako final handia, 20:00etan hasita Usurbilgo frontoian. Kirol ekimen honetan zehar parte hartu duten 16 bikoteetatik bi heldu dira amaiera honetara: Motza-Esnaola eta Urkamendi-Beloki. Haietako batek irabaziko du txapelketa.

Txapelketa berreskuratu nahi
Proba moduan egin dute kirol txapelketa hau. Garai batean ere antolatzen zuten eta berreskuratu egin nahi zuen Aitzagak. Aipatu moduan, 16 bikoteek, 32 lagunek parte hartu dute. Eta gehiagorako gogoz geratu direla adierazi digute antolatzaileek. Horregatik, esperimentu moduan antolaturiko edizio honen ostean, negu parte honetan zehar federatu gabeei zuzenduriko pilota txapelketa hau berreskuratzeko lanketa sakonagoa egin asmo dute.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.