Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa azaroa, 2016

EAJ eta PSE, Erraustegia Erabakia plataformaren mozioaren aurka

By on 2016-11-30 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
EAJ eta PSE, Erraustegia Erabakia plataformaren mozioaren aurka

Usurbilgo Udalak erraustegiari buruzko galdeketan herritarrek adierazitako iritzia defendatu eta erraustegia ez eraikitzeko Udalak bere esku dagoena egiteko eskaeren aurka agertu dira Usurbilgo PSE eta EAJ-ko udal ordezkariak. Atzoko osoko ohiko bilkuran izan zen.  Erraustegia Erabakia Herri Plataformak, eskaerok biltzen zituen mozioa aurkeztu zuen. Mozio hau ez zegoen aurreikusia gai zerrendan. Horregatik, lehenbizi gai zerrendan txertatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Usurbilgo Udaletik, borroka feministaren alde hartutako konpromisoa berretsi nahi dugu”

By on 2016-11-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
“Usurbilgo Udaletik, borroka feministaren alde hartutako konpromisoa berretsi nahi dugu”

Usurbilgo Udalak bat egin du azaroaren 25ean antolatu ziren Emakumeen Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko ekimenekin, atzo egindako osoko ohiko bilkuran EHBilduk aurkeztu eta udalbatzak aho batez onartu zuen mozioaren bidez. “Usurbilgo Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko jendarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean”. Bost puntuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskaraz hausnartzera gonbidatzen gaituen udal adierazpena

By on 2016-11-30 in Euskara, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskaraz hausnartzera gonbidatzen gaituen udal adierazpena

Lehen aldiz, herri-erakunde guztiek bat egin duten adierazpena prestatu da, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunari begira. Tokian tokiko erakundeak bere eremuetan aurkezten eta onartzen ari dira egunotan. Usurbilgo Udalak atzo egin zen azaroko osoko ohiko bilkuran onartu zuen aho batez, “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” aldarria daraman adierazpena.  Galdera honi buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atsobakarreko kirol azpiegitura berrietara irisgarritasuna bermatzeko eskaera

By on 2016-11-30 in Aisia, Jendartea, Kirola, Politika with 0 iruzkin
Atsobakarreko kirol azpiegitura berrietara irisgarritasuna bermatzeko eskaera

Lasarte-Oriako Udalak entrenamendu-zelaia eta atletismo-pista eraiki nahi ditu Urbil mertakal gune ondoko Atsobakar parke eremuan. Udal hartako udalbatzak, gai honi lotuta, uztailaren 12ko osoko bilkuran hartu zuen erabaki baten berri eman zion Usurbilgo Udalari abuztu amaieran. Udalari eskatzen zaio, “lur-sail bat eskain dezala eta tramitazio urbanistikoak erraztu ditzala Atsobakarren entrenamendu-zelai bat eta atletismo-pistak eraikitzeko”. Eremu horretan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elikagai bankuekin lankidetza indartzeko konpromisoa hartu du Udalak

By on 2016-11-30 in Ekonomia, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Elikagai bankuekin lankidetza indartzeko konpromisoa hartu du Udalak

Iaz baino elikagai kilo gutxiago bildu dituzte Elikagai Bankuek asteburuan antolatu duten Elikagaien Bilketa Handian. Gipuzkoan, 700.000 bat kilo biltzea aurreikusten dute. Beherakada horrek ordea, ez du halako kanpainen beharrik ez dagoenik adierazten. Horregatik, elikagai bankuekin lankidetza indartzea eskatzen du PSE-EEk aurkeztu eta Usurbilgo Udaleko udalbatzak atzoko osoko ohiko bilkuran aho batez onartu zuen mozioak. Testuak gogorarazten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarren produktu eta aurkezpen saioak, 51. Durangoko Azokan

By on 2016-11-30 in Aisia, Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Ohi baino lehenago irekiko ditu ateak aurten, 51. Durangoko Azokak. Bi egun barru, abenduaren 2tik 6ra aurten. “Bizitzekoa DA!” aldarria hautatu dute edizio honetarako. “Hori da Azokak indartu gura duen ideia: Azokara etortzeak merezi du, esperientzia aberasgarria da, publiko guztientzat dago plana”, antolatzaileen esanetan. Azken urtean argitaraturiko usurbildarren produktu ugari aurkituko ditugu Durangon egunotan; Yolanda […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazteraiki topaketetako bonoak eskuratzeko azken eguna

By on 2016-11-30 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin

25 eurotan Irrati tabernan dituzue salgai, abenduaren 9tik 11ra Barañainen (Nafarroan) antolatu diren Gazteraiki topaketetan parte hartzeko bonoak. Honez gain, gazteokeraikitzen.topatu.eus atarian izena eman beharra dago. Web orri berean jaso daiteke, topaketon inguruko behar beste argibideren berri. Alternatiben lanketa Azaroaren 18an eman zuen Usurbilgo Ernaik, gazte topaketon berri Potxoenean. Azken hilabeteotan herri mailan gazte eragileekin elkarlanean landu duten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubieta, Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde

By on 2016-11-29 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Zubieta, Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde

Euriagatik bitan atzeratu ostean, hirugarrenean posible izan da. Zubietarrek jokatu dute azkenean, Endika Abril Errebote Txapelketako final handia. Aurreko igandean izan zen, azaroaren 27an, Villabonako plazan. Luzean taldekoekin lehiatu ziren. Donibane Lohitzunekoak nagusitu ziren; 13-4 irabazi zieten zubietarrei. Zubietarrak beraz, iaz bezala, Endika Abril Errebote lehiako txapeldunorde ditugu. Zorionak! Taldeak, senide, lagun, zubietar edota Pilota Elkarteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.