Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urria, 2016

Herriko txoko ederren bila

By on 2016-10-31 in Aisia with 0 iruzkin
Herriko txoko ederren bila

Hurbilago Elkarteak, Usurbilgo irudiekin apaindu nahi ditu herriko dendak eta establezimenduak. “Usurbilgo txokorik eder eta berezienen” argazki lehiaketa antolatu du horretarako. Argazkilari amateur zein profesionalei zuzendua dago txapelketa. Bi kategoriatan banatuko dute ekimena, 4-16 urte arteko haur eta gazteek eta 17 urtetik gorako helduek parte har dezaten. – Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahalko […]

Jarraitu Irakurtzen »

0-3 urte bitarteko haurrentzat musika tailerra antolatu dute Zumarten

By on 2016-10-31 in Aisia, Hezkuntza, Kultura with 0 iruzkin
0-3 urte bitarteko haurrentzat musika tailerra antolatu dute Zumarten

Zumarte Musika Eskolan 0-3 urte bitarteko haurrentzat egun bateko musika tailerra antolatu dute. Azaroaren 26an egingo da baina aldez aurretik eman behar da izena: azaroaren 7tik 11ra Zumarteko bulegoetan. -Tailerraren data: azaroak 26 larunbata, goizez. – Iraupena: 45 minutuko saioa. Apuntatzen den jendearen arabera saio bat baino gehiago egingo dira. – Izen-ematea: azaroak 7-11 bitarteko astean. Astearte, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo kultur sortzaileen batzarra, 19:00etan Potxoenean

By on 2016-10-31 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Usurbilgo kultur sortzaileen batzarra, 19:00etan Potxoenean

Bilera irekia deitu dute astelehen honetarako, urriak 31, 19:00etan Potxoenean. “Herrian kultur sortzaileen inguruko mugimendu moduko bat sortu nahian lanean gabiltza”, berri eman dute. Lanketa honi lotuta deitu dute gaurko aipatu bilera, batzar irekia, lehen ekarpenak egin eta ideiak proposatzeko. Gai honi lotuta, eta deialdi hau egin baino lehen, Ugaitz Agirre herritarrak gai honi loturiko idatzia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azaroaren 5ean, Andatzakoekin batera Errioxara joateko aukera

By on 2016-10-29 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Azaroaren 5ean, Andatzakoekin batera Errioxara joateko aukera

Azaroaren 5ean, Arabako Errioxa aldean ibiliko dira Andatzako kideak. “Urizaharra-Bastida ibilbidea egingo dugu. Ondoren bazkaria, Eskuernagako Candido Besa upategian egingo dugu”. Beste irteeretan bezala, izena emateko aukera dago. Hori bai, izena emateko epea astelehenean amaituko da. -Abiatzeko hitzordua: 07:00etan, Oiardo Kiroldegitik. -Ibilbidea: 13,5 km. “Urizaharra-Bastida ibilbidea egingo da. Ondoren bazkaria, Eskuernagako Candido Besa upategian egingo dugu”. -Joan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Uxue Altuna artisaua: “Material birziklatuarekin ere egin izan ditut gauzak”

By on 2016-10-29 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Uxue Altuna artisaua: “Material birziklatuarekin ere egin izan ditut gauzak”

Ibilbide luzea du artisau gisa, txikitatik baitatorkio eskulanez sortzeko zaletasuna. Eta egindakoa plazaratzera doa, azaroaren 1eko Artisautza Azokan. Uxue Altuna herritarraren postua aurkituko duzue Aitzaga Elkarteak antolaturiko ekimenean. Aurrez, bere ibilbidea ezagutzeko aukera izan dugu lerrootan. Facebook sare sozialean aurki ditzakezue Uxueren sortze lanak, Tilin Talan izeneko orrialdean.   Aspalditik datorkizu zaletasuna? Uxue Altuna: Txikitatik […]

Jarraitu Irakurtzen »

ZER GALTZEKO PREST ZAUDE?

By on 2016-10-29 in
ZER GALTZEKO PREST ZAUDE?

Irabazi nahi baduzu, jolastu beharra daukazu eta jolastean, galtzeko arriskua daukazu. Arriskurik gabe ez dago paradisurik. Pertsona baten pentsamoldea irabazlea edo konformista dela jakiteko, ikusi besterik ez dago zer galtzeko prest dagoen. Beti ezin da salto egin sarearekin. Hausnarketa: Nire ametsak, helburuak lortzeko, zer galtzeko prest nago?

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako martxa eta Zorraren Festa, larunbatean Hernanin

By on 2016-10-28 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegiaren aurkako martxa eta Zorraren Festa, larunbatean Hernanin

Erraustegiaren aurkako hitzordu berri bat larunbat honetan, urriak 29. Kasu honetan, Hernanin. Aldarrikapen festa izango da honakoa, martxa batekin abiatuko dena eguerdian; Plaza Berritik, FCC eta GHK-ren egoitzetara. “Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako erraustegiaren eraikuntza laster esleitzeko asmoa duela eta, haren egoitzaraino protesta-martxa egingo da, Plaza Berritik 12etan abiatuta. Martxa zaratatsua izango da; beraz, parte-hartzaileei zarata […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal presoen eskubideen alde, elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2016-10-28 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskal presoen eskubideen alde, elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan

Urriko azken ostirala gaur. Euskal preso, iheslari eta haien senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen exijitzeko mobilizatzeko eguna dugu gaurkoa. Elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan, besteak beste, bi herritar presoren, Olatz Lasagabasterren, Patxi Urangaren eta haien senideen eskubideen alde. Abuztu amaierara arte, Xabier Aranburu euskal presoaren etxeratzea eskatzeko aldarrigunea ere bazen mobilizazio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.