Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Sarean 227 lagunek bideratu dute, igandeko Baxurde Krosserako inskripzioa

By on 2016-09-17 in Aisia, Jendartea, Kirola

Azken orduan lasterkari mordoak eman du izena kirolprobak.com atarian. 148 lagun zeuden izena emanda ostiralera arte. Azken txanpa honetan aldiz, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolatuta, igande goizean ospatuko den probarako parte hartzaileen zerrenda nabarmen hazi da. Guztira, 227 kirolarik bideratu dute inskripzioa sarean. Tartean, 59 usurbildarrek (albiste honetan beherago duzue zerrenda). Hauei, Oiardo Kiroldegian larunbat honetara arte zabalik dagoen epearen baitan apuntatu direnak batu beharko dira. Guztira gogoan izan, 300 lagunentzako lekua dagoela irailaren 18an ospatuko den proba herrikoi honen bederatzigarren edizioan.

Bi lasterketa izango dituzte aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak.

9. Baxurde Krossa
Eguna: 
irailak 18, igandea.
Abiatzeko hitzordua:
 10:30, frontoitik.
Zehaztasunak: “Bi distantzia aukeran! Ibilbidea laburra buelta bakarrean egin beharreko 5,2 kilometroz osatzen da, guztiak ere asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideetan. Luzea berriz 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da. Baxurde Kros Txikia ere egingo da”.

Zerbitzuak:
– Parte hartzaile guztientzat asegurua.
– Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).
– Froga amaieran hamaiketakoa.
– Dutxa zerbiztua kiroldegian bertan.

Sariak:
– Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian).
– Parte hartzaile guztientzat oparia.
– Parte hartaile guztien artean zozketa Usurbilgo jatetxe ezberdinetan.

Zozketa parte hartzaileen artean:
– Arrospide kutixi otarra.
– Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.
– Patrin bazkaria 2 lagunentzat.
– Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat.
– Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.
– Laukoteko 2 tarta.
– Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.
– Mariscos Bruñoko marisko otarra.
– Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Informazio gehiago: http://www.facebook.com/baxurdetxiki.triatloitaldea
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

Izen emana duten usurbildarrak
Josu Portu Alzaga
Eneritz Agirre Urdangarin
Aitor Agirre Zapirain
Garikoitz Agorreta
Peio Alkorta Erauntzetamurgil
Iñigo Alkorta Etxeberria
Pello Xabier Altadill Izura
Elisabet Aperribai Basterretxea
Gerardo Armendariz Azpiroz
Salbatore Arruti Aranburu
Aitor Arruti Beldarrain
Joseba Bengoetxea Mendizabal
Beñat Bereziartua Urretabizkaia
Maitane Camba Silveti
Xabier Carbayeda Etxeberria-Berreiarza
Borja Carramiñana Lopez
Cesar de la Fuente Garcia
Iker Delgado
Javier Dominguez Martin
Axier Dominguez Prieto
Iñaki Etxebarria Orbegozo
Maitane Eizagirre Bruño
Iñaki Errekondo Salsamendi
Saioa Erro Aizpurua
Iñaki Gerica Juan
Jon Guembe Urra
Jose Manuel Iñarra Ferreira
Oinatz Iparragirre Arregi
Jon Irazusta Larrea
Ander Jauregi Urdanpilleta
Floren Lantz Bordagarai
Irati Larrañaga Matxain
Karmele Lizeaga Alcantara
Darwin Morales Guevara
Jon Olasagasti Cencillo
Ander Orena Irureta
Ibai Orena Irureta
Aitor Pagola Arizmendi
Joxemari Portu Azpiroz
Eneko Portu Irasuegi
Asier Portularrume Isasti
Kerman Rekondo Arzallus
Jokin Rezola Mendikute
Arturo Rojas Pedrini
Guiller Rueda Etxeberria
Ivan Sancho
Maier Tapia Alkorta
Joseba Andoni Telleria Iraola
Rosa Uribe Navarro
Ainara Uribe Navarro
Arantxa Usarralde Aranzadi
Jon Mikel Zabala Arizmendi
Imanol Zaldua Unanue
Jokin Zubiaur Blasco
Mikel Zubigaray Morillas
Olatz Zuloaga Segurola
Aimar Zuloaga Segurola
Gaizka Zumeta
Eñaut Zuriarrain Urdanpileta

baxurde71

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.