Harpidetu
Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.
Hemen zaude: Hasiera » 2
Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.
Abenduan sortu zen Usurbilgo HERRITZARTU plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko olatura batu eta maiatzare 7an Usurbilen Herri Galdeketa antolatzeko helburuarekin. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen(alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako jai batzordeak, guraso elkarteak, etab.) atxikimendua jaso […]
Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, Andazpe Elkartea, Sortu, EHBildu, Herriko Musika Taldeak, […]
Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 500 sinadura bildu ditugu iada, baina atxikimendu kanpainak aurrera darrai. Herri Galdeketari atxikimendua emateko, bidali selfie bat 634 44 55 12 zenbakira edota hurbildu zaitez frontoi inguruan jarri ohi dugun sinadura mahaira, urtarrilak 29an (eguerdian) nahiz otsailak 4an (arratsaldean). Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko eragile ezberdinekin biltzen hasi gara eta asko […]
Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu indartsu bat sortzen ari da Euskal Herrian eta dagoeneko luzea da 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa azaldu duten herrien zerrenda; Sopela, Elorrio, Goizueta, Lekunberri, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio… Azken urte hauetako ibilbidearen ondoren, olatu indartsu horretara batu eta Usurbilen ere Herri Galdeketa egiteko garaia iritsi dela uste dugu Gure Esku Dago taldeko kideok. […]
Irabazi nahi baduzu, jolastu beharra daukazu eta jolastean, galtzeko arriskua daukazu. Arriskurik gabe ez dago paradisurik. Pertsona baten pentsamoldea irabazlea edo konformista dela jakiteko, ikusi besterik ez dago zer galtzeko prest dagoen. Beti ezin da salto egin sarearekin. Hausnarketa: Nire ametsak, helburuak lortzeko, zer galtzeko prest nago?
Uztailaren 15etik Urriaren 16ra bitarte, Irungo Menchu Gal galerian ikusgai dago ZUMETA BERRIKUSTEN erakusketa, bere ibilbide artistikoari errepaso bat emateko aukera ezin hobea. Aitzakia ona,Sutegi Liburutegian ere bere lanari buruz bildu dugun dokumentu multzoa erakusgai jartzeko (bide batez,bihotzez eskerrak,Usoa,emari ederrarengatik): J.L. ZUMETA SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAN
URRIAK 19an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VIII. Euskarazko literatura topaketa: KATIXA AGIRREren Atertu arte itxaron komentatuko dugu eta YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA izango dugu elkarrizketa honetan gidari. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat. Anima zaitez!
Jada eskuragarri dago Buruntzaldeko Liburutegietan 2016. urteko FRESKAGARRIAK gida, liburu eta ikusentzunezko gomendioez betea. Eta nola ez, bertan aholkatzen diren dokumentu guztiak aurki daitezke Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo Liburutegietan. Ikus jarraian, edo hobeto, aipatu Liburutegietan!!!
Ugartondoko etxebizitza berriak eraiki ahal izateko egungo eraikinak (Ugarte baserria izan ezik) eraisten hasi ziren aurreko astean. Astelehen honetan, garai batean Alkartasuna Kooperatibaren egoitza izandakoa, gerora Usurbilgo Gaztetxekoen bilgune ohia, botatzeko lanak abiatu dituzte. Otsailaz geroztik hesitua zuten ingurunea. Gogoan izan, Ugarte baserriaren bueltan eraikiko dituztela, joan den urtarrilaren 25ean, Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian zozketatu […]
Astelehenero egin ohi duten moduan, Euskal Herriko hainbat txokotan pentsio duinen alde mobilizatuko dira milaka herritar. Usurbildik gertuen, Donostian, astero moduan, eguerdiko 12:00etan hiriburuko udaletxe atarian, Alderdi Ederren, Espainiako Gobernuak planteaturiko %0,25eko igoeraren aurka. Duintasunez bizi ahal izatea eskatzen dute, Europako Karta Sozialak finkatua duen gutxieneko 1.080 euroko pentsioa bermatua egotea. Hainbat usurbildar dira protesta […]
Martxoaz geroztik herri omenaldia prestatzen ari zaion bilguneak apirilaren 12an Potxoenean egin zuen bigarren bilkuran, urtarrilaren 12an zendu zen Joxean Artze omentzeko eguna finkatu zuen. Ekaineko hirugarren larunbatean, ekainaren 16an omenduko du Usurbilgo herriak sortzaile handia. Dagoeneko egun horretako egitaraua josten hasiak dira, irekia den batzorde honetan parte hartzen ari diren herritarrak. Poesia, txalaparta, eta […]
Gipuzkoako Baratze Parke sarean aholkularitza zerbitzua eskaini eta baratze parke batetik bestera ibili ohi den Furgobaratza, Agerreazpiko udal baratzeen parkera itzuliko da astelexen honetan, apirilaren 23an. “Tomatearen tailerra” egingo da 18:00-19:30 artean. Informazio gehiago: ekogunea.eus / baratzeparkea.ekogunea.eus DATOZEN IKASTAROAK Emakumeen ahalduntze eskola Emakumeentzako oinarrizko elektrizitate tailerra antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Usurbilgo Lanbide Eskolarekin […]
Seigarrenez txunditu gaituzte Orbeldi D.T.-koek bart plazan estreinatu duten “Euskal Genesia” ikuskizunarekin. Aurtengoa seigarren emanaldia zuten arren, lehenengoan bezainbeste edo gehiago gozarazi zituzten frontoira gerturatu eta leporaino bete zuten zuten ikus-entzuleak. Gogotik txalotu zuten, Orbeldiko kideek azken hilabeteotan landu duten herri ikuskizuna. Usurbilen jada, erreferentziala bilakatu den urteko herri mailako sortze lan handiena dugu duda […]
Jokoteknia, hala du izena euskara hutsean egingo den bideo-jokoei buruzko lehen jardunaldiak. Bilboko Azkuna zentroan ospatuko da hilabete barru: maiatzaren 12an, hain zuzen. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatutako ekitaldiak bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideojoko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzeaizango du helburutzat. Bilboko Azkuna Zentroan Jokoteknia ekitaldiaren lehenengo edizioa, maiatzaren 12an, […]
Usurbilgo plaza grabazio platoan bilakatu du Gure Esku Dagok, igande goiz honetan. Hainbat usurbildar nahiz Gipuzkoako beste hainbat txokoetako herritarrak hurbildu dira, erabakitze eskubidearen aldeko mugimenduak ekainaren 10erako deitu duen giza-katea iragartzeko bideoklip grabaziora. Herritarren bilgune ederra irudikatu dute plazan. Igande eguerdian Donostiako Bidebietan grabatzekoak ziren beste bideoklip zati bat. Eta gauza bera egingo dute […]
Xanti Eizagirreren omeneko alebin eta infantil mailako txirrindulari gazteen lasterketa ospatu berri dute larunbat arratsalde honetan Zumartegi industriagunean. Abiada bizian ospatu da hitzorduko sailkapena duzue segidan eta lasterketako irudiak. Tartean, amaieran sarituekin atera duten taldeko argazkia. Etxekoak, Buruntzazpi taldekoak nagusitu dira sailkapeneko lehen postuetan: SARIKETA Alebinak Neskak 1-Intza Navarro Petrirena (Elizatxo, Hernani) 2-Maria Navarro Yamaguchi […]
Usurbilek dituen altxorretan barrena ibilaldi interesgarria antolatu du Usurbilgo Udalak apirilaren 7an; “Harria Hitz” bisita gidatua, goizeko 10:00etan, Usurbilgo frontoitik abiatuta. Gehienez 25 lagunei zuzendua egongo denez, aurrez izena eman beharra dago. “Gipuzkoako artista garaikideek nazioarteko ospe eta izena lortu zuten: Txillida, Oteiza, Mendiburu, Basterretxea… Arte-sorkuntzaren bidez gipuzkoar eta euskotar izateko modu bat asmatu eta […]