Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa iraila, 2016

Hondakinen %83,76ko gaikako bilketa-tasa Usurbilen, 2016ko lehen seihilekoan

By on 2016-09-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Hondakinen %83,76ko gaikako bilketa-tasa Usurbilen, 2016ko lehen seihilekoan

Iazko datuekin alderatuta, %0,15 igo da hondakinen gaikako bilketa-tasa, 2016ko lehen seihilekoan Usurbilen. Hala jakinarazi du Usurbilgo Udalak kaleratu duen ondoko datu taularen bidez. Urtarriletik ekainerako hilabetekako datuak plazaratu dituzte. Bertan ikus daiteke, seihileko bataz besteko gaikako bilketa-tasa %83,76koa izan arren, otsailean esaterako %85,58ko tasaraino ere heldu ginela Usurbilen. Udalaren atarian, usurbil.eus web gunean ikus ditzakezue […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Zergatik emakumeak soilik zaintzaile?”

By on 2016-09-30 in Jendartea with 0 iruzkin
“Zergatik emakumeak soilik zaintzaile?”

Modu honetan esnatu da, Askatasuna plazan Usurbilgo Udalak jarria duen jolas parkeko panel hau; margotua. Informazio euskarri honek, ondoan duen kokagunea haur jolasen eremua dela gogorarazten du. Zehazkiago esanda, 8-12 urte artekoena. Panelaren erdigunean, tamainagatik, bi haurren itxurako irudi bana, eta erdian, emakumezko gisa identifikatu daitekeen pertsona batenak ageri dira. Horren harira, panelen margoketak egin dituztenek, zera […]

Jarraitu Irakurtzen »

127.184 euroko loteria saria egokitu da Usurbilen

By on 2016-09-30 in Jendartea with 0 iruzkin
127.184 euroko loteria saria egokitu da Usurbilen

Arantxa Argazkiak saltokian hain zuzen Primitivako atzoko sari nagusia egokitu da bertan. 127.184 euro egokitu zaizkio 5 zenbaki eta osagarria asmatu dituen norbaiti. Norbaiti diogu, momentuz ez baita agertu saritua saltokira. Ez du zertan agertu behar gainera. Baina esandakoa, ez dago momentuz sarituaren berririk. Sari potolo hau Usurbilen egokitu den biharamun honetan,”Big Friday” delakoa iragarri du […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako jaietako oilasko biltzaileetara batzeko deia

By on 2016-09-30 in Aisia, Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Tradizio luzea dute abiatzear diren Aginagako jaiek, eta jaietako zenbait ekitaldiek ere bai. Oilasko biltzera irteteko ohiturak esaterako. Larunbatean ospatuko da ekimena. “Animatu dadila herri osoa oilasko biltzera, jai giroa etxe guztietara zabaltzeko”, animatzen dute Jai Batzordetik. Ekitaldia indartzearen aldeko apustua egin dute aurten. Urriaren 1ean, 05:30etan gosaldu, ordu erdi beranduago irten eta etxez etxe […]

Jarraitu Irakurtzen »

Carod-Rovirak, “Independentziarako bideak” jardunaldietan parte hartuko du

By on 2016-09-30 in Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin
Carod-Rovirak, “Independentziarako bideak” jardunaldietan parte hartuko du

Kataluniako eta Euskal Herriko prozesuez zer entzun eta ikasia izango dugu, larunbat honetarako, urriaren 1erako Nafartarrak taldeak Sutegin antolatu duen jardunaldian. “Independentziarako bideak” izenburupean, hizlari ezagun askoak gonbidatu dituzte kontuoz duten ikuspegia eta ezagutza, kultur etxeko auditoriora gerturatuko direnekin partekatzera. Aurkezpen askorik behar ez duen, ERC-ko buruzagi ohi Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako prozesuaz ariko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilek iaz eginiko ekarpen aberatsa, Bergarako Kilometroak 16 jaialdian islatuko da

Igandean, urriaren 2an ospatuko da Kilometroak 16 jaialdia, Bergaran oraingoan, 5 kilometro luze eta bost gune izango dituen ibilbidearen bueltan. Edizio borobila dugu aurtengoa, berrogeigarrena izango baita. “Gattunk” leloa ahoz aho ibili genuen iaz Usurbilen. Bergarako ediziorako “Demasa” hautatu dute, jaialdi mundiala, ahaztezina izatea nahi baitute. Kilometroak egunez bildutako laguntza, 45 urte bete dituen Aranzadi ikastolara bideratuko dute; […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gipuzkoa Zutiken asanblada 18:00etan, Donostiako Bulebarrean

By on 2016-09-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Gipuzkoa Zutiken asanblada 18:00etan, Donostiako Bulebarrean

Donostiako kanpaldi iraunkorra amaitutzat eman zutenean, uda hasieran itzuliko zirela iragarri zuten. Hitza bete dute. Erraustegiaren eta eliteen aurkako mugimendua kalean da berriz. Iraila hasieran eginiko zenbait asanbladen ostean, Zinemaldiaren hasiera zela eta, batzarra deitu zuen Gipuzkoa Zutik-ek, irailaren 16an Bulebarreko Kioskoan. Erraustegiaren gaia zertan den azaldu zuen Joxe Mari Irazusta usurbildarrak. Zubietako Herri Batzarreko kide […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko eguna gaur

By on 2016-09-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko eguna gaur

Iraileko azken ostirala gaur. Euskal preso, iheslari eta haien senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen exijitzeko mobilizatzeko eguna dugu gaurkoa. Elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan, besteak beste, bi herritar presoren, Olatz Lasagabasterren, Patxi Urangaren eta haien senideen eskubideen alde. Aurreko hilabetera arte, Xabier Aranburu euskal presoaren etxeratzea eskatzeko aldarrigunea ere bazen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.