Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abuztua, 2016

Xanisteban jaiak Urdaiagan

By on 2016-08-03 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Xanisteban jaiak Urdaiagan

Jai Batzordean eman den eraldaketa handiaren isla izango dira abuztu hasiera honetan ospatuko diren Xanistebanak. Hilaren 3an, 5ean eta 6ean Urdaiagan jai izango dute, aldaketekin aurten, antolatzaileek helarazi diguten ohar honetan nabarmendu duten moduan: “Aurreko urteetako San Esteban jaien egitarauak gogoan hartuta, aurtengo jaietan hainbat aldaketa eman direla ikus daiteke. Esaterako, oilasko biltzaileen egunik ez ospatzea, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lurzaindiaren egitasmoak sustatzeko 3.400 euro batu dira Usurbilen

By on 2016-08-02 in Ekonomia with 0 iruzkin
Lurzaindiaren egitasmoak sustatzeko 3.400 euro batu dira Usurbilen

Iragan martxoan, Lurzaindiak diru-bilketa bat abiarazi zuen. Erronka ez zen makala: 400.000 euro batu nahi zituzten “laborantza herrikoia bultzatzen duten etxalde ttipiak erosi eta laborari berrien instalatzea laguntzeko”. Usurbilen, Nafartarrak taldeak bideratu du kanpaina hau. Hilabeteotan, 3.400 euro batu dituzte herrian. Lerro hauen bitartez, ekarpena egin dutenei eskerrak eman nahi dizkiete. Nekazaritzako lurrak “espekulazioen atzaparretatik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Abuztuaren 27an eta 28an, Abuztock jaialdia

By on 2016-08-02 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Abuztuaren 27an eta 28an, Abuztock jaialdia

70. hamarkadan iraultza eta bakearen ikur bihurtu zen Woodstock jaialdiari keinua eginez, Abuztock jaialdia antolatu dute abuztuaren 27-28ko astebururako. “Badakigu erronka ez dela erraza gauden datengatik, baina hortxe datza bere espiritua. Gonbidapen bat da, herritarrek modu baketsuan eta jendartekotasunez gure desadostasuna adieraz dezagun. Errebolta baketsu bat”. Aieteko Jauregian antolatu nahi dute (Bakea eta Giza eskubideen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteazkenean hasiko dira Urdaiagako festak

By on 2016-08-01 in Aisia with 0 iruzkin
Asteazkenean hasiko dira Urdaiagako festak

Jai Batzordean eman den eraldaketa handiaren isla izango dira abuztu hasieran ospatuko diren Xanistebanak. Hilaren 3an, 5ean eta 6ean Urdaiagan jai izango dute, aldaketekin aurten, antolatzaileek helarazi diguten ohar honetan nabarmendu duten moduan: “Aurreko urteetako San Esteban jaien egitarauak gogoan hartuta, aurtengo jaietan hainbat aldaketa eman direla ikus daiteke. Esaterako, oilasko biltzaileen egunik ez ospatzea, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Foru Aldundia, GuraSOSen proposamenei entzungor

By on 2016-08-01 in Politika with 0 iruzkin
Foru Aldundia, GuraSOSen proposamenei entzungor

GuraSOSek erraustegiari buruz erabakitzeko prozesu bat irekitzeko eskaerari ezezkoa eman dio Aldundiak. Erabaki honek herritarrenganako begirune eza adierazten duela uste du elkarte honek, “eta gizarteari dei egiten diogu, orain, inoiz baino gehiago, bere ahotsa entzunarazi dezan”. Abuztuko azken asteburuan “Abuztock” errebolta baketsua antolatu du, eta urrirako mobilizazio handi bat ari dira prestatzen. Era berean, Aldundiaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tiburtxiori eskainitako bertsoa

By on 2016-08-01 in Jaiak, Kirola with 0 iruzkin
Tiburtxiori eskainitako bertsoa

Tiburtxio Arrutiren heriotzak samin handia eragin zuen herritar askoren artean. Azkenaldian lan handia egiten ari zen Gurea Pakea Jubilatuen Elkartean. Haren izenean hartzen zuen parte festetako jai batzordean.  Eta batzordekide izandakoek, hain zuzen, bertso hau osatu dute bere omenez. TIBURTXIORI Lagun bat bagenuen, izpirituz gaztea, Santixabel Batzordean, gazte ta heldu artean, guztiontzat maitea. Mendia maite zuen, maite zuen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.