Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abuztua, 2016

Irailaren 15era arte eska daiteke, posta bidezko bozka

By on 2016-08-29 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Irailaren 15era arte eska daiteke, posta bidezko bozka

Irailaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde prozesuari loturiko egutegia finkatua dago. Ohi bezala, bozka emateko aukera izango da iraileko azken igande horretan, egun osoz zabalik izango diren guneetan.  Aldez aurretik ere bozkatu ahalko da. Irailaren 15era arteko epea duzue, posta bidez bozkatu nahi duzuenok, eskaera Correosen bideratzeko. Bestalde, aldi baterako nahiz […]

Jarraitu Irakurtzen »

9. Baxurde Krossean izen emateko epea zabalik

By on 2016-08-29 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
9. Baxurde Krossean izen emateko epea zabalik

Kirolprobak.com atarian sartuta bideratu dezakezue inskripzioa, irailaren 17ra arteko epea duzue. 300 lasterkarirentzako lekua egongo da aurtengo edizioan. Eta bi lasterketa aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak. Irailaren 18rako Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea antolatzen ari den proba herrikoiari buruzko zehaztasun gehiagoren berri segidan: 9. Baxurde Krossa Eguna: irailak 18, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Masusta zaletuen bilkura, irailaren 9an

By on 2016-08-29 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Masusta zaletuen bilkura, irailaren 9an

Irailaren 9a jai eguna dugu aurtengoan Usurbilen. Eta ez diogu soilik, datorren hilabeteko bigarren ostirala gorriz ageri zaigulako egutegian. Masusta Kofradia hilaren 9 horretan bilduko delako urtero moduan, Txirristra tabernan. Afaritara joan nahi duzuen guztiok, aurrez eman dezakezue izena aipatu edaritegian bertan. 2007. urtean bilgunea osatu eta martxan jarri zutenetik egin duten moduan, masustari gorazarre […]

Jarraitu Irakurtzen »

Opor osteko lehen NOAUA! astekaria, irailaren 9ko astean

By on 2016-08-29 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
Opor osteko lehen NOAUA! astekaria, irailaren 9ko astean

Laster jasoko duzue udako oporraldi osteko lehen NOAUA! astekaria; irailaren 9ko astean. 668. zenbakirako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, irailaren 5era arteko tartea duzue erredakzioa@noaua.eus emailez bidali edo egoitzara ekartzeko.

Jarraitu Irakurtzen »

Gaua argitu zuen su festarekin, akabo Atxegaldeko jaien 10. edizioa

By on 2016-08-29 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Gaua argitu zuen su festarekin batera amaitu dira asteburuan ospatu diren Atxegaldeko festak. Hamargarren edizioa; edizio borobil eta berezia. Atzera begira jarri eta urteotan jaiok jorraturiko bidea oroitzeko tartea hartu den edizioa. Auzolanean antolaturiko festa hauetako azken ekitaldiak irudiotan bildu ditugu: Argazkitegia: Atxegaldeko jaiak Azken ekitaldietako bideoak: Mastertxef txikia Bertso musikatuen saioa Azken traka Bideo gehiago: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tokak abiatu du, lehiaketen Atxegaldeko jaietako azken eguna

By on 2016-08-28 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Lehiaketen eguna dugu auzoko festetako azken igande hau. Goizean tokan aritu dira. Atzo musean bezala, tokak ere zaletu fin askoak ditu Atxegaldeko jaietan. Segidan dituzue txapelketako irudiak, txapeldunak eta urtero hutsik egiten ez duten zenbait parte hartzaileek omenaldi gisara, Jai Batzordekoen eskutik jaso duten oroigarria. Artean, salda, haragi eta txorizo egosia dastatzeko aukera egon da. Urtero […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herri afari elegantea bart, Atxegaldeko jaien 10. urtemuga ospatzeko

By on 2016-08-28 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Elegantea eta berezia, bart gauean Atxegaldeko jaietan ospatu den herri afaria. Urtero gai baten inguruan janztera animatzen dute Jai Batzordetik. Aurtengoan, afaritara “igandeetako” arropekin agertzeko gonbita egin dute. Eta gonbita onartu ere bai afaltzera joandakoek. Tartean, otordua bera girotzen aritu ziren The Hastelen´s taldekoak. Haiek sortutako abestiak, beste hainbat kanta ezagunekin tartekatuz, emanaldi bikaina eskaini zuten. Igor […]

Jarraitu Irakurtzen »

Itzalpean jolasean, Atxegaldeko jaietako Haurren Egunean

By on 2016-08-27 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Beroaldagatik abisu horiaren eraginpean gara larunbat honetan. Atxegaldeko jaietan ere nabari da giro sargoria. Eskerrak Jai Batzordeak jarritako karpari. Itzalpea eskertu dute Haurren Eguneko ekitaldietan parte hartzera etorri diren haur, gaztetxo eta gurasoek. Marrazten, globoak lehertzen, aurpegia margotzen, pisten bila edota makarroi koilareak lantzen ikusi ditugu. Txikien parte hartzeko gogoak saria izan du amaieran. Opari mordoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.