Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Agerialde parea urbanizatuta, Irazu kaleko lanak martxan

By on 2016-08-31 in Hirigintza, Jendartea

Askorentzako opor garaia izango den uda parte hau baliatu nahi izan du Usurbilgo Udalak, hainbat hobekuntza lan bideratzeko. Ikusiko zenuten moduan, Alperroburu eta Irazu kaleetan hainbat hobekuntza lan egiten ari dira. Agerialde pareko urbanizazio lanak, aurreikusi moduan 2016-17 ikasturtea abiatu baino lehen, garaiz amaitu dituzte eta ondoko argazkietan ageri den moduan geratu da ikastola ingurua. Batetik, goiko patiotik beherako bidea baranda berri batekin babestu dute. Denontzako aparkalekuak egokitu dituzte. Honez gain, Agerialde atari pareko kale zatiak noranzko bakarra izango du aurrerantzean. Eremu honetan oinezkoek izango dute lehentasuna. Kalea autoen joan etorrirako itxiko dute, ikastolara sartu eta irteteko orduetan. Urbanizazio lan hauetan, euri uren eta ur zikinen sareak bereizi dira, orain arte bateratuak baitzeuden. Inforlur S.L. enpresak zuzendu ditu lanok, eta Construcciones Lasuen S.A.-k gauzatu. 85.881,95 euro bideratu dira obra hauetara.

Lan hauek amaituta, aurrerago, Alperro-Buru kaleko 8 zenbakidun eraikin buelta berrurbanizatu nahi du Udalak, eta Agerialde eta Udarregi Ikastolako eraikin gorriaren artean dagoen mendixkan oinezkoentzako pasabidea egokitu. Bidea argiteria eta eserlekuekin hornituko du Udalak, eta honela, Udarregi Ikastolako hezkuntza gune osoa lotuta geratuko da.

Irazu kalearen urbanizazioa
Abuztuan hasi zituzten lanon bidez, “Irazu kaleko irisgarritasun arazoei irtenbidea emango die Udalak eta azpiegiturak berrituko dira. Obrak Mikel Laboa plaza ingurutik hasi dira”. Eta zatika, Kale Nagusiraino jaisten den bidea berrituko dute, beti ere kontu handiz. Harri bakoitza altxa eta erdibituko da. Tratatu ostean, berriz zeuden lekuan jarriko dira.

163.260,54 euro bideratuko ditu Udalak lan hauetara eta 4 hilabeteko tartean amaitzea aurreikusten dute. Azaroan alegia. Lanak Inforlur S.L. enpresak zuzendu eta Construcciones Lasuen S.A. enpresak gauzatuko ditu. Udalak zabaldutako bandoak jasotzen duenez, “barkamenak eskatu nahi ditu aldez aurretik, obrek sorrarazi ditzaketen eragozpenengatik. Zalantzaren bat izanez gero, udaletxera hurbildu”.

160830hirigintza1 160830hirigintza2 160830hirigintza3 160830hirigintza4 160830hirigintza5 160830hirigintza6 160830hirigintza7 160830hirigintza8 160830hirigintza9 160830hirigintza10

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.