Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erregistratzen diren lan kontratu ia guztiek, aldi baterakoak izaten segitzen dute

By on 2016-08-30 in Ekonomia, Jendartea

Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen uztaileko langabezia datuen arabera, nabarmen jaitsi da lanik gabeko herritar kopurua Usurbilen. Ekainean 307 ziren langabetuak udalerri honetan, aipatu erakundearen arabera. 22 lagun gutxiago, 285 uztailean. Azken 3 urteotan erregistraturiko datu baxuena.

Kontratazioa nabarmen igo zen uztailean, 438tik 538ra. Ekainean baino ehun kontratu gehiago erregistratu ziren beraz. Ia denak ordea, aldi baterako. Gehienak, 390, zerbitzuen sektorean. Emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatu da oraingoan ere. Erregistraturiko 538 kontratutik 280 gizonezkoenak izan ziren, 258 emakumezkoenak. Aldiz, langabetu kopuruei erreparatuta, emakume gehiago dira beste behin, lanik gabe daudenak. 285etik 160. Gainerako 125ak gizonezkoak.

Usurbilen bezala, bailara mailan 119 langile gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak uztailean. 14.883 gutxiago Gipuzkoan. Datuak zehatzago segidan:

2016ko uztaila
Usurbil: 285.     Buruntzaldea: 3.865.    Gipuzkoa: 24.192.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 125.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 56.
45 urtetik gora: 64.


Emakumezkoak: 160.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 77.
45 urtetik gora: 72.

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 42.
Eraikuntza: 29.
Zerbitzuak: 186.
Aurretik lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 882.
Astigarraga: 269.
Hernani: 1.088.
Lasarte-Oria: 1.066.
Urnieta: 275.
Usurbil: 285.
Guztira: 3.865.

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 24.192.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 538.
Aldi baterakoak: 525.
Zerbitzuen sektorean: 390.
Sexuaren arabera: 280 lan kontratu gizonezkoenak, 258 emakumezkoenak.

2016ko ekaineko datuak

langabeziraila15

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.