Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Abuztock jaialdiko kartela zabaltzeko deia

By on 2016-08-29 in Ingurumena, Jendartea

Igande honetarako, irailaren 4rako antolatu duen Abuztock errebolta baketsua iragartzen duen kartela zabaltzen laguntzeko deia egin du GuraSOSek. Sartu gurasos.org  atarian “eta zure herrian, etxean, bulegoan… jarri. Inor ez dadila gelditu igandean jaialdia dagoela jakin gabe! Lagundu zabaltzen!”.

Igandean 18:00etan Donostiako Cristina Enean ospatuko den hitzordura gerturatzeko gonbita egin dute. “Parte-hartze eskubidearen aldeko errebolta baketsua izango da, eta musikak, hitzak eta pertsonek izango dute protagonismoa. Familia guztiarentzat plan ederra. Guztion artean, gure ahotsa entzunaraziko dugu. Gonbidatuta zaudete!”, GuraSOSen esanetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegiaren inguruan erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko Gurasosen eskaerari ezezkoa eman dio. “Eta ezezko horri erantzuteko antolatu dugu Abuztock jaialdia”.

Azpiegitura eta gasto juridikoei aurre egiteko kontu korronte bat zabaldu du GuraSOSek. “Zure laguntza ongietorria izango da, mila esker!”, adierazi dute taldetik. Honatx kontu zenbakiaren berri:
ES18 3035 0140 39 1400030208

Erraustegiaren aurkako agenda
Irailak 4, igandea
18:00 Abuztock errebolta baketsua, Donostiako Cristina Enean: musika, mini hitzaldiak, piknika.
Antolatzailea: GuraSOS.

Irailak 11, igandea
11:30 “Gipuzkoa bizirik, osasunaren alde! Errausketarik ez!” erraustegiaren aurkako giza-katea Donostiako Kontxa hondartzan. Alderdi Ederren, hondartzara jaisteko tokian.
Deitzaileak: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea eta Donostia Bizirik.

Irailak 30, urriak 1,2
Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen. Bolondresak beharko dira. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:
erraustegiaerabakia.wordpress.com
erraustegiaerabakia@gmail.com
Twitter: @U2erabaki

Urrirako aurreikusia dagoena:
-GuraSOSek deituriko mobilizazio handi bat.
-Kirol jaialdia.

Abuztock A3+

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.